
Euskal Herriko Dantza Solteko Txapelketa irabazi du Idoia Besada pasaitarrak. Txapela lortuta urteko osoko lanaren uzta jaso duela uste du hemeretzi urte oholtza gainean bete dituen dantzariak.

Jarduera fisikoa sustatzeko kirol orientazio zerbitzua martxan jarri du udalak

Udalaren webgunean eta Xorrolan banatuko duten galdetegian bete daiteke inkesta, azaroaren 4ra arte.

Etorkizuna irabazteko bidean taldean batzeak indarra ematen duela-eta haiekin boga egitera deitu dituzte herritarrak.

AISA programa gaur goizean hasi da, eta bertan herrira etorri direnek euskara eta euskal kultura ezagutzeko oinarrizko eskolak jasoko dituzte.

Kluben arteko Gipuzkoako txapelketaren finala igandean jokatuko dute, Gasca kiroldegiko trinketean.

Azaroaren 21ean amaituko da lanak aurkezteko epea Zapirain anaiak eta Ibon Zabala sarietarako.

Oarsoaldeko lau herrietako euskaltegietako ikasleek aukeratuko dute Mintzagun Saria jasoko duen euskarazko film laburra.

Patata Tropikala antzerki taldeak bere azken lana aurkeztuko du lau udal liburutegietan.

Sexualitate eta generoari buruzko informazioa eta aholkularitza eskainiko du zerbitzuak, prebentzioa lantzeko eta indarkeria matxistari aurre egiteko.

Larunbatetik astelehenera bitarte egitarau zabala prestatu du Zamalbide-Bentak auzo elkarteak.

Pentsioena ez dela adineko pertsonen arazoa soilik, herritar ororena baizik esan du Duintasunak.

Festa handi batekin ospatu du Antxoko Areto Futbol Taldeak zaleen babesa.

Pasaiak Bermeori irabazi dio, 3-2, Don Boscoko azken partidan.

Realaren bisita jasoko dute oiartzuarrek. Garaipenaren beharra dute, pasa den asteko emaitzen ondoren, jaitsiera postuak puntu bakarrera baitituzte.

Pasaia eta Red Bay astelehenean izenpetuko dute bi udalerrien arteko senidetze agiria, 'San Juan' galeoiaren erreplikaren ondoan; Pasaiako Udalak gaur egin die harrera ofiziala kanadarrei.

Oskarbi talde historikoa da, ezinbestekoa euskal eta euskarazko kantagintza eta musika ulertzeko. Gezalan izango dira igandean, 20:00etan hasita.

Azken bi urteotako erronketako batean, Arkaitz Erice Kalu-k (Lezo, 1978) ehun kilometro egin ditu korrika, eta, bestean, 24 orduz ibili da korrika gelditu gabe. Ildo horri segika, Ametsen Bidea aldarrikapen martxa antolatu du hilaren 27rako, Juneren Hegoak eta Markelen Irria elkarteekin elkarlanean. 120 kilometroko ibilbidea egingo du Mutrikutik Lezora, Hondarribitik barrena. Egun horretarako ekitaldi mordoa prestatu dute Lezon, eta gaixotasun arraroak dituzten haurrei bideratuko diete lortutako dirua.