Albisteak

18. Korrika Oiartzunen (2013): irudi galeria eta bideoa

Iristear da Korrika Oiartzunera, eta HITZA-k 2013ko Korrikaren unerik gozoenak gogorarazi ditu

Korrika hasita, prest daude harrera egiteko oiartzuarrak

Etzi (larunbata) iritsiko da Korrika; egun osoan zehar daude gauzak herrian, euskaraz gozatzeko

Korrikaren txondorra aurrera doa

Plazan ari dira egiten txondorra, eta bisitari asko jasotzen ari da

Ehunka haur korrika euskararen alde, Antxoko Korrika Txikian

La Anunciata eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek Korrika nagusia iritsi aurreko giroa ederki berotu dute

Hezkuntza erreformak irmo gaitzetsi dituzte Oarso Bidasoko ikasleek

IAk deituta, LOMCE eta Heziberriren kontrako mobilizazioak egin dituzte aste honetan

Korrika kontzertuak

Lezoko lekuko aldaketak kilometroz kilometro

Zortzi eragilek eramango dute euskararen lekukoa Lezon barrena

Marrazki lehiaketa antolatu du Mindara elkarteak

2 eta 14 urte bitarteko haurrek har dezakete 'Musikak koloreak ditu' lehiaketan

Pasaiako haurrek gaur hasiko dituzte ipuin kontaketa saioak

Badia Eskola eta udal liburutegien ekimenez, antzerki ikasleek haurrei ipuinak kontatzeko egitasmoa abiatu dute. Kontakatilluketan epe luzerako asmoa izatea nahi dute, eta formazioari garrantzia berezia eman diote.

Beatriz Zalakain

«Sistema matxistaren barruan biktimak eta borreroak izan gaitezke»

Indarkeria matxista jasaten duten emakumeei zuzendutako espazio bat zabalduko dute Merkatuzarren; Beatriz Zalakain izango da dinamizatzailea, «askapen prozesuan» lagunduko duena

eihartze aramendia

Herrira etorri direnentzako Harrera Plana aurkeztuko dute

Herrian integrazioa erraztuko duten kolaboratzaile eta laguntzaileen sarea osatu nahi dute

eihartze aramendia
EH Bilduko hautetsiak, Donostian emandako prentsaurrekoan

Epaitegiaren ebazpenari eusteko eskatu du EH Bilduk

PSE-EEk eta EAJk «gehien birziklatzen duten udalerriak ekonomikoki ito» nahi dituztela salatu dute, eta jasotzen dituzten zerbitzuen arabera ordaintzea eskatu

olatz mitxelena

'Mitxelenarenak' zikloak Koldo Mitxelena zinema kritikoa utziko du agerian

Mitxelenak 66 zinema kritika idatzi zituen Egan aldizkarian 1954 eta 1961. urtean.

Iztieta-Ondartxon parte hartze gunea zabalduko du udalak bihar

Iztieta-Ondartxon ekintza plana burutzen ari dira auzoa hobetzeko asmoarekin. Bihartik aurrera, prozesu horrek gune fisikoa izango du

Errigoraren saskiak prest daude Errenteria-Oreretan ere

Nafarroa hegoaldeko produktuak Euskal Herriko plazan kokatu, euskalgintzari bultzada ekonomikoa eman, eta herrigintzari ekarpena egitea du helburu Errigorak.

Sanjuandarrak, banderarekin, Donibanen

Juan Mari Etxabe izango da beste urtebetez Bateleren entrenatzaile

Arraunlari oiartzuarrak bi liga eta bi Kontxa lortu ditu San Juango nesken entrenatzaile gisa

olatz mitxelena
Imanol Haranburu

Imanol Haranburu: "Batzuen eta besteen interesen arabera astindutako txotxongiloaren moduan ikusi dut neure burua"

Urriaren 9az geroztik mundu guztiaren ahotan izan da Oiartzunen bizi den Imanol Haranburu, zurrunbilo politikoaren erdian.

oarsoaldea
Gure_Esku_Dago galdeketa

'Eskura' prozesuko lehen bilera izango da gaur

Batzar honetan Eskura txosteneko lehen bi atalak, hau da, egitekoa eta jarduera, landuko dituzte bertaratzen direnek.

eihartze aramendia

'Alter Ero' liburuaren gainean ariko dira bihar literatur solasaldian

Hurrengo solasaldia azaroaren 17an izango da. John Williamsen Stoner liburuaz ariko dira.

Gehiago