Albisteak

TKE eta prentsaren arteko desafioa, Pasaiako badian

Atzo, estropadan neurtu zituzten indarrak, eta TKEko traineruak irabazi zuen.

oarso bidasoko hitza

Euskarak prestigioa izan dezan egunero lanean ari da Cristobal Gamon ikastetxea

Euskararen Nazioarteko Egunari begira hainbat ekitaldi antolatu arren, euskararen lanketa urte osokoa da.

oarso bidasoko hitza

40 kiloko itsas zapoa salduko dute bihar Pasaiako lonjan

Atzo arrantzatu du zapo erraldoia 'Gaztelugatxeko Doniene' ontziko Iñigo Oronozek

olatz mitxelena

Oiartzunen, 30 orduz jarraian pilotan ariko dira

Hilaren 26an 14:30ean hasiko dira partidak, eta hortik aurrera 30 orduz jarraian ariko dira pilotak dantzan. Iniziatiba irekia da, eta doan eman daiteke izena.

Hirigune historikoa eraldatzeko, ekonomia eta enplegua suspertzeko laguntza plana prest dago

Hiru programako plana da, jarduera ekonomikoak aurrera eramateko lokalen alokairuak, egitasmo berritzaileak, eta enpresen sorrera diruz laguntzeko.

Ereintza elkarteak batzar nagusia egingo du uztailaren 8an

Elkartearen lokalean (Juan Olazabal kalea, 23) bilduko dira. Lehen deialdia 19:00etan izango da, eta bigarrena, ordu erdi beranduago.

Euskara ikasteagatik diru laguntzak jasotzeko epea zabalik dago

Euskaraz ikasteagatik ematen dituzten diru laguntzak eskatzeko epea zabalik dago, Errenteriako Udalak jakinarazi duenez. Uztailaren 10ean itxiko da.

Aritz Gorrotxategi
Turismo bulegoa Oiartzun

Turismo bulegoa irekita egongo da udan

Egunero egongo da irekita bulegoa, goiz eta arratsaldez. Mendiburu kalean emango dute aurten zerbitzua.

eihartze aramendia

Uztailaren 1ean hasiko dira udaleku irekiak

Askotariko ekimenak egingo dituzte 3 eta 10 urte arteko haurrek udaleku irekietan.

Pelukak jantzita bilduko dira sanpedrotarrak gaurko txupinazoan

Gaur hasi eta asteartera arte sanpedroetan festa nagusi

oarsoaldea
Gaztañoko sua

San Joan suetan "segurtasuna bermatzeko neurriak" eskatu ditu PSE-EEk

Datorren urtera begira, segurtasun protokolo bat egotea nahi dute sozialistek

sanjoanak 2015

Futbito, ibilaldi neurtua eta Sagardo Eguna sanjoanetako azken txanpan

Igande arratsaldean ospatuko dute Donibanen II. Sagardo Eguna

olatz mitxelena
Tiro eremu bat

Tiro-eremurako Plan Bereziaren onarpena "huts handia" da Eguzkiren ustez

"Urte askotako legearen aurkako egoera hau bideratzeko parada ematen dio Gipuzkoako Ehiza Federazioari erabaki honek". Oiartzunen Ingurumeneko Fiskaltza ehiza federazioaren jarduera ikertzen ari dela azaldu du Eguzkik.

eihartze aramendia

Bela ikastaroa berreskuratu du Bekoerrotak udako kirol jardueren eskaintzaren barruan

Behin betiko datuak baino ez badituzte ere, iazko parte hartze kopurua berdindu dutela esan dute Kirol sailetik.

Gehiago