Albisteak

Europa eta AEBen arteko komertzio libreko itunaren gaineko hitzaldia emango dute hilaren 8an

Alternatibak eta Gorripideak antolatuta, Europaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko komertzio libreko itunari buruzko hitzaldia emango dute hilaren 8an Mikelazulon. Hizlariak Tom Kucharz Ekologistak Martxaneko kidea eta Jose Ramon Mariño ATTACekoa izango dira.

oarso bidasoko hitza

Kantuzaleek badute zita larunbatean Donibanen

Donibaneko kantu jira larunbatean irtengo da ikasturte honetan lehenbizikoz. 12:00etarako jarri dute zita, Meipin. Handik irtengo dira txistulariak lagunduta.

olatz mitxelena

Umorezko antzerkiaren plaza bihurtuko da Pasaia

Bost antzezlan ikusi ahalko dira, bi asteburuetan.

olatz mitxelena

Emakume heldu eta gazteek pilotan aritzeko aukera dute Oiartzunen

Adin guztietako emakumeek dute aukera pilotan trebatzeko. Gazteenek txapelketetan parte hartzeko aukera izango dute.

Orribakar Literatur Lehiaketa antolatu du lehenengoz Andreone Liburutegiak

Orribakar Literatur Lehiaketak Jon Garbizu olerki lehiaketa eta Lope Isastikoa ipuin lehiaketaren lekua hartuko du. 6 eta 15 urte arteko haur eta gazteei begira antolatu dute eta edozein literatur generoa balia dezakete parte hartzaileek lehiaketan aurkezteko.

Abortuaren kontrako legea bertan behera utzi dutela ospatzeko topa egin du mugimendu feministak

Legeen kontraerreforma guztien zein Eliza eta eskuinaren kontra borrokatzen jarraituko dutela baieztatu dute.

Aitor Baldak hartuko du berriz ere San Pedroren gidaritza

Balda etxeko arraunlaria ez ezik, 2006tik 2009ra izan zen San Pedroko entrenatzaile.

olatz mitxelena

Sabino Cuadrak Hondarribian eman behar zuen hitzaldia atzeratu dute

Amaiurreko diputatuak Arrojado a los leones liburuaren aurkezpena egin behar zuen, baina gaixotu da eta hitzaldia atzeratu dute.

hondarribiko hitza

Azken txanpan sartu dira Donibaneko Santio Jaiak

Gaur, ez daudenekin gogoratzeko eguna dute, eta bihar, berriz, San Inazio ospatuko dute, jaietako azkena Donibaneko jaiak azken txanpan sartu dira, eta San nazio bezperarekin batera, jai giroak gaina joko du berriz ere. Hamaika jarduera daude iragarrita gaurko eta biharko, jaiez gozatzeko asmoz hara hurbiltze den edonorentzat gozagarri. Hona egitaraua:

olatz mitxelena

Udalak haur eta nerabeen eskubideak babesteko programa azalduko du gaur Kursaalen

'Herri hezitzailea, eskola herritarra' izenburupean hezkuntza, kultura eta gizarte arloko adituak esperientziak partekatuko dituzte gaur eta bihar Hik Hasi-k antolatutako topaketetan

olatz mitxelena

Bazterketa egoeran dauden pertsonak kontratatuko dituzte 'Kokatu'-ren bidez

Errenteriako Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak hitzarmena sinatu dute, zortzi eta hamasei

Santa Barbara meatzea

Meatze erromatar bat ireki dute Arditurrin

Santa Barbara meatzea erromatarrek utzi zutenetik bere horretan mantendu da.

eihartze aramendia
Rodriguez webgunea

Jose Angel Rodriguezek alkategai sozialistak webgunea aurkeztu du

Hilabete eskas falta da hauteskundeetarako, eta epe horretan euren webgunean 30 proposamenak aurkeztuko dituzte

Legegintzaldiko azkenaurreko plenoa Pasaian

Plenoak indarkeria matxistaren kontrako protokoloa onartu du aho batez

Etxebizitza hutsen gaineko errekargua arautzen duen ordenantzaren moldaketa onartu dute gaur, epea malgutuz, denborak, etxebizitzaz aldatu behar dutenen kaltetan joko ez dezan

olatz mitxelena

Zaria Koru Eskola sortu du Imanol Elizasuk, musika eta hezkuntza uztartzeko

Datorren ikasturtean jarriko da martxan; haur, gazte eta helduek izango dute bertan

Allerruko futbol talde guztiak

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak

Allerruko talde guztiek etxean jokatuko dute asteburuan, saskibaloiko Lurraldeko Bigarren Mailako taldea izan ezik

Ikasle gela astelehenean irekiko dute

Gela 11 orduz irekiko dute Manuel Lekuona bibliotekako beheko aretoan.

eihartze aramendia
Su izan nahi

"Oso poetikoa da antzezlana, hitz egiteko moduagatik zein estrukturagatik"

Su izan nahi lana taularatuko du Metrokoadroka kolektiboak Oiartzungo Antzerkizale Taldeak antolatuta. Idoia Beratarbide, Javi Barandiaran, Ander Fernandez, Asier Sarasola eta Oier Guillan ikusiko ditu ikus-entzuleak aretoaren aurrealdean, diziplina desberdinak uztartzen dituen antzezlana interpretatzen.

eihartze aramendia
hauteskundeak

Lau zerrenda aurkeztu dituzte Lezon, udal hauteskundeetarako

EH Bildu, EAJ, PSE-EE eta PPk aurkeztu dituzte zerrendak udal hauteskundeetarako

Gehiago