Albisteak

Festetako egun handia eta azkena Trintxerpen

Karmengo Amaren eguna da gaur, festetako egun handia Trintxerpen, eta aurten azkena. Oraindik, baina badago ospakizunetarako tartea. Hona gaurko egitaraua:

olatz mitxelena

Imanol Iparragirre askatu dute

Oarso Bidasoko Hitzak jakin ahal izan duenez, Imanol Iparragirre preso antxotarra askatu berri dute. Zuerako espetxera bidean dira senide eta lagunak eta gauerdirako Antxora iritsiko direla espero da. Imanol Iparragirre Zuerako espetxean egon da preso azken zazpi urtetan. 18/98 auzian zigortu zuten, eta 2007ko urrian Batasunaren kontrako operazioan atxilotu zutenez geroztik egon da preso.

olatz mitxelena

Atlantikaldia, Atlantikoko Herrien Musika eta Kultura Jaialdia aurkeztu dute udalak eta eragileek

Errenteria-Oreretak itsasoarekin izandako harremana berreskuratu nahi dute udalak eta hamaika eragilek eta Atlantikaldia, Atlantikoko Herrien Musika eta Kultura Jaialdia antolatu dute horretarako.Irailaren 18tik 21era kontzertuek, artisautzak, erakusketak eta ibilaldi gidatuek hartuko dute herria jaialdi handiaren eskutik.

Haurren eguna, gaur, Trintxerpen

Karmen Jaiak ez dituzte oraindik denak eman, eta gaur Haurren Eguna ospatzen dihardute Trintxerpen. Goizean, Martinbertso eta Largabistarekkin jolasten aritu dira txikiak Serafin Esnaola plazan, eta handik, gehientsuenak barraken gunerantz irten dira.

olatz mitxelena

Ion Areitiok eta Gorka Susperregik trialsin lezioa eman dute Oiartzungo Urkaben

Euskadiko Trialsin Txapelketaren barruko bigarren proba jokatu zuten larunbatean Oiartzungo Urkabeko eremuan, eta bertan, Elite Mailako kirolariek, Ion Areitio eta Gorka Susperregik, goi mailako ikuskizuna eman zuten, lezioa. Publikoaren txaloak maiz eragin zituzten haien joan-etorri eta jauziekin. Areitiok irabazi zuen, baina Susperregiren ausardia nabarmentzekoa izan zen.

HAPOaz eztabaidatzeko afaria egingo du EH Bilduk ostegunean

"Plan orokorrak etorkizuneko Hondarribia nolakoa izango den definitzen du", gogorarazi du koalizioak.

hondarribiko hitza

[Bideoa] Korrika handiago egin dute haur eta gazteek

Korrika Txikia eta Korrika Gaztea egin dituzte Oiartzunen

La Furia: "Rapa erabiltzen dugu ahalduntze feminista gunea sortzeko"

Rap abeslaria da La Furia, eta horrez gain, neska gazteentzako rap feminista tailerrak ematen ditu.

Gazteek euskahaldun direla erakutsi dute

Hamarnaka gaztek egin dute bat Korrika Gaztearekin gaur eguerdian

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak

Futboleko Erregional Preferenteko taldeak eta saskibaloiko 3. Mailakoek etxean jokatuko dute

Pasaiako asteburuko kirol partidak

Erregional preferentean pasaitarren arteko derbia jokatuko dute sanpedrotarrakek eta Trintxerpek, Andonaegin

olatz mitxelena

Oiartzungo Udalak ESAITek egindako lana aitortu du

Atzoko udalbatzarrean adierazpena irakurri zuten gobernu taldeko zinegotziek

Larunbatean zabalduko dute Santa Anako aterpetxea

Donibaneko erromesen aterpeak Aste Santuko oporrekin batera hasiko da erromesak hartzen, eta urrira bitartean izango da zabalik, egunero, 16:00etatik 22:00etara.

olatz mitxelena
Gehiago