Albisteak

Nabarmen hazi da 2014an Xorrolaren erabiltzaileen kopurua

Oiartzun barruko autobus zerbitzuak 72.488 erabiltzaile izan zituen iaz

Topoaren sarrerako zolua aldatuko dute astelehenetik aurrera

Gaztañoko sarrera itxita egongo da Pablo Iglesias etorbidetik, hiru egunez

Hautesle talde moduan aurkeztuko da Irabazi Errenteria

500 sinadura bildu beharko dituzte zerrenda aurkeztu ahal izateko

Mintzagun tailerrak antolatu dituzte otsailean ere

Inauteriko makillaje tailerra eta Aitona Mantangorri eta euskal zinemagintza tailerrak egingo dituzte Oarsoaldeko lau herrietan.

oarso bidasoko hitza

'Londres kartoizkoa da' liburua jasotzeko azken eguna da bihar

Otsailaren 18an izango da euskarazko lehen literatur solasaldia Andreonen.

Merkataritza txikia ez babestea egotzi die Ezker Anitzak EAJ eta PSE-EEri

Herenegungo plenoan, mozioa aurkeztu zuen Errenkoaldek Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak pasa den irailaren 1ean onartutako erresoluzioa kritikatuz. Bertan, "gune turistikoen" ordutegien hedapena agindu zuten. Mozioa EH Bilduk eta Ezker Anitzak bakarrik babestu zuten.

errenteriako hitza

San Pedro eta Trintxerpen Korrika batzordea deitu dute astearterako

Bilera erabat irekia da, eta San Pedroko udal aretoan izango da, 19:00etatik aurrera.

olatz mitxelena

Euskal Herriko XI. Pala Txapelketa irekia, prest Oiartzunen

Izena emateko epea hilaren 31n bukatuko da. Jada 60 bikote daude apuntatuta.

Auzipetuei elkartasuna adierazi die Errenteriako Udalbatzak

Eusebio Lasa, Anjel Mari Elkano eta deklaratzera deitu zuten Manu Ugartemendiari elkartasuna adierazi diote, EH Bildu, EAJ eta Ezker Anitzaren aldeko botoekin. Horrez gain, Inauteriei 3.000 euro gehiago bideratzeko proposamena aurrera atera zen, ez ordea Errenkoalderen mozio bat.

oarso bidasoko hitza

Mugen batzordeak BadiaGU kanpaina martxan jarri du

Pasaiako aldarrikapenak Internet bidez zabaltzeko kanpaina da; webgunea ez ezik, facebook eta twitter kontuak zabaldu dituzte.

olatz mitxelena
Gehiago