Albisteak

Errepublikaren aldeko agerraldia San Juan plazan

Europa Ekialdeko etorkinen Astigarragako egonlekuaren gaineko dokumentala bihar, Amaian

SOS Arrazakeria taldeak Europa Ekialdeko etorkinek Astigarragan eraikitako egonlekua hizpide duen Balta Txuria. Balta Berdea. Urumearen zurrumurrua izenpeko dokumentala emango du bihar Amaia KZn, 19:00etan. Proiekzioaren ondotik, mahai-ingurua egingo dute Agustin Unzurrunzaga SOS Arrazakeriako kideak, Maite Olaziregi Astigarragako alkateorde eta irakasleak, Alfonso Gurpegi Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburuorde ohiak eta Sorina Lunca Balta Berdea kokaguneko bizilagun ohiak.

irungo hitza

Iñigo Legorburuk San Antontxu bertso paper lehiaketa eskuratu du Mungian

Iazko ekitaldia ere irabazi zuen Legorburuk. Aitor Albistur hirugarren izan da lehiaketa horretan.

Argiteria berritzeko lanak egiten ari da udala

Argiteria berritzeko ia 40.000 euroko aurrekontua onartu du Lezoko udalak.

Errenteria-Oreretako kirol taldeen emaitzak (2015-01-26)

Oiarso saskibaloi taldeak bere lehen garaipena eskuratu du, Irungo Bidasoa Optika Erroibideren kontra. Emakumeen Senior Mailako A1 ligako hirugarren jardunaldian izan da.

Motor gidari bat hil da Jaizkibelen

Auto baten kontra talka egin ondoren zendu da motor gidaria; autoko gidaria arin zauritu da.

oarso bidasoko hitza

Oiartzungo emakumeen futbol taldea, eta gizonen areto futbolekoa, geldiezin

Bigarren dira bi taldeak euren kategorietan. Oiartzunen gizonen talde nagusiak 2-1 galdu du Erandion, modu bidegabean.

Porrot kezkagarria Pasaiarentzat

0-2 galdu dute zuri gorriak Durangoren kontra, partida kaxkarrean.

olatz mitxelena

Pasaiako asteburuko kirol emaitzak

Eskubaloian, garaipen estu bezain garrantzitsua erdietsi dute arrosek Tolosan, beren kontrario zuzenetako bati 30-31 irabazita.

olatz mitxelena

Lau berritasun nagusi ekarriko dituzte aurtengo inauteriek

Azeri Dantzarekin batera, ekitaldia egingo dute Herriko Plazan. Gainera, herri bazkaria eta kuadrillen jaitsiera egingo dituzte otsailaren 14an. Tabernen mozorro lehiaketa ere abian jarriko dute.

Gehiago