Albisteak

Pasaiako PSE-EEk atez atekoaren kontrako Trintxerpeko plataforma zoriondu du

Hondakinen bilketaren inguruan antolatu duten mahai inguruarengatik zoriondu dituzte Pasaiako PSE-EEk Trintxerpeko atez atekoaren kontrako plataforma "aitortu, babestu eta zoriondu" nahi izan du lehengo asteartean Trintxerpeko alkateordetzan antolatutako mahai-inguruarengatik. Era berean, udal gobernu taldea kritikatu du,

olatz mitxelena

Labetxuko altxorrak

Mikel Arrizabalaga eta Maite Fernandez mendizaleek Jaizkibelgo itsas labarretan hartutako irudien bideo erreportaje txikia publikatu du Berriako Ibilkari mendiko atalak. http://youtu.be/Wjaf_sooOsU

hondarribiko hitza

Itsas feria antolatu du Itaia Kolektiboak larunbaterako

Donibanen, Itsas Feria antolatu du Itaia Kolektiboak. Larunbatean izango da feria, eta egun osoan izango dira jarduerak. Haurrentzako egitarau propioa landu dute. Hona egitaraua:

olatz mitxelena

Zinemagileak erakarri ditu Albaolak

Patrick Trefz-ek bisitatu du Faktoria, 'Surfers' Blood' filmarako irudiak hartzeko; hilabeteko epean lau produktorek bisitatu dute Ondartxoko ontziola.

olatz mitxelena

Errenteria-Oreretako taldeen partidak (2015-01-23)

Gamon Grupo Bidania saskibaloi taldea denboraldiko lehen garaipenaren bila joango da bihar arratsaldean, Donostiako Benta Berri kiroldegian. Antigua-Luberriren kontra jokatuko dute.

Jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzeko laguntzak atera ditu Errenteriako udalak

Diru laguntzak hiru motakoak izango dira: Ekitera, Ekiteko eta Ekitera Plus. Lokal berrien alokairua, enpresa berriak martxan jartzea, belaunaldien arteko segida eta proiektu berrien sustapenean eragin nahi duela adierazi du udalak. Horretarako, hiru jarduera lerro landuko dituzte.

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak

Futbol festa izango da bihar arratsaldean (larunbata) Karla Lekuonan: emakumeen Bigarren Mailako taldeak, gizonen Lehen Erregionalekoak eta Gazteen Ohorezko Mailakoak partidak dituzte.

Izotza enpresako langileek grebara joatea erabaki dute

Datorren asteko astelehenean eta asteazkenean egingo dute greba eta gatazka konpondu ezean otsailaren 2tik aurrera greba mugagabean sartuko lirateke.

olatz mitxelena

Oarsoaldea Txirrindularitza Eskola sortu dute, gazteei formazio osoa emateko

Otsailean hasiko dituzte eskolak, eta izena emateko aukera zabalik dago, 50 euroan. 12-16 adin tarteko gazteei bideratuta dago egitasmoa, txirrindularitzaren modalitate guztiak ezagutu ditzaten. Egitasmoak ez du lehia bokaziorik.

Hileta zibilak egiteko aretoa egokituko du udalak

Errenteriako Udala ordenantza prestatzen ari da hileta zibilak zein bestelako ekitaldi, agur edo omenaldiak egiteko. Gabierrotako zaharren etxeko Añarbe aretoan izango dira.

Dendari bat aizkora batekin ustez mehatxatzeagatik gizon bat atxilotu du Ertzaintzak

Alabergako denda batean sartu zen atxilotutakoa, eta edari alkoholdun bat eskatu zuen. Dendariak esan zion han ez zutela horrelako edaririk saltzen, eta orduan atera zuen aizkora, dendariaz gain, bezero bat ere mehatxatu zuen. Iztietan atxilotu zuten gero.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak

Bihar jokatuko dituzte partida guztiak Lezoko kirol taldeek. Partida guztiak etxean jokatuko dituzte gainera, saskibaloikoak izan ezik, Legazpin eta Añorgan izango dira horiek.

Martin Beramendi epaituko du Donostiako Instrukzio Epaitegiak

Prebarikazioa eta dokumentazioaren zaintzan dlitu zantzuak daudela esan du instrukzio epaileak

Gehiago