Albisteak

Luis Marianoren omenezko eskulutura

Luis Marianoren omenezko afari musikala eta liburua aurkeztu dituzte

Irun Dastatu plataforma gastronomikoak afari musikala antolatu du biharko, Luis Azkue piano-jotzailearen eta Angel Pazos tenorearen eskutik. Era berean, Luis Mariano, cien años, cent ans frantsesezko eta gaztelaniazko liburua aurkeztu du Jose Andres Alvaro Ocariz idazle donostiarrak.

irungo hitza

Lehertu da sagardoaren festa Oiartzunen

Goiz goizetik izan da giroa gaur Oiartzunen, Udaberri Jaiaren harira. Gazteen olinpiadek girotu dute goiza, eta horiek ikusi bitartean, izan da zer dastatu. Herriko sagardogileen zukuez gain, txorizo eta tortilla pintxoak, eta baita sagar tartak ere.

oarso bidasoko hitza

Herrera Herrira: "Ez dugu parte hartuko fartsa bat iruditzen zaigulako"

Portuak behin eta berriz gonbidatu omen ditu, eta behingoagatik beraiek kontuan hartu izana eskertzen dute. Hala eta guztiz ere, ez joatea erabaki dute. Herrera Herrirak uko egin dio Portuak astelehenerako eta astearterako antolatu dituen jardunaldietan parte hartzeari, eta prentsaurrekoan agertu dituzte arrazoiak. "Susmagarria" iruditzen zaie "bat-bateko interesa",

olatz mitxelena

Pasaia KEren festan, harro sasoian egindakoaz

Pasaia Kirol Elkarteak futbol sasoian zehar izan dituen arrakastak herritarrekin konpartitu nahi izan ditu. Horregatik festa egin dute goizean zehar Gure Zumardian. Bertan kirol taldeko kideen arteko partidak, sagardo dastaketa, eta pintxoen banaketa izan da. Erraldoi eta buruhandiak ere bertan izan dira. Baina beharbada unerik gozoena kantu jirako kideek taldearen ereserkia abestu dutenekoa izan da: euskarazko letrarekin lehenengoz abestu dute, estreinaldia izan da. Letraren egilea Koldo Izagirre idazlea izan da, eta musika atala Mikel Matek hobetu du. Ondorengo bideoa une horrena da. http://youtu.be/PMJ2lrx_JnM

olatz mitxelena

Haurrei zuzendutako Gabonetako egitaraua prestatu du Abaraxkak

Hainbat elkarterekin elkarlanean bihartik urtarrilaren 3ra bitartean prestatu dituzte jarduerak.

Egutegi "berezia" salgai jarriko du bihar Ihote taldeak

Intxixu eta Sorginei egindako argazkiekin osatu dute egutegia; lehen aldiz jarriko du taldeak postua Txerri Egunean.

Ingurumen Aholkularitza Kontseiluko eragileek proposatutako araudi aldaketa atzera bota dute plenoan

Eztabaida piztu zuen araudi aldaketak. Izan ere, PSE, EAJ eta PPren ustez, ez luke kontseiluaren funtzionamendua hobetuko. EH Bilduk eta Ezker Anitzak gogorarazi zieten eragileek eurek egindako proposamenak direla, kontseiluaren hobebeharrez.

EAJ Kaiko Herrera erostearen alde agertu da

"Proposamenak azterketa sakonagoa behar duela" nabarmendu dute jeltzaleek, eta aldundiaren asmoa begi onez ikusi dute arren, "erabakia berandu eta hauteskundeen atarian datorrelako" kritiko mintzatu dira.

olatz mitxelena

Hasi dira erretako etxeak eraisteko lanak

Sutetik ia urtebetera, etxeak botatzen hasiko dira; lanek ez dute trafikoan eragingo.

olatz mitxelena

Errazkin: "Benetako biziberritzeak iraunkorra izan behar du"

Oarsoaldeko lau alkateak aldundiko Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Iñaki Errazkinekin bildu dira gaur, eta "badia bitziberritzeko pauso zehatzak emateko konpromisoa berretsi dute".

olatz mitxelena

EH Bilduk "ilusioa" antzeman du hauteskundeei begira egindako hiru batzarretan

Programaren behin betiko oinarriak lantzen ari dira, batzarretan egindako ekarpen guztiak jaso ondoren. Programa hori berresteko batzarra egingo dute urtarrilaren 24an, Merkatuzarren.

Dispertsio kilometroak konpromiso kilometro bihurtu nahi ditu Sarek

Pedal kolpe erronka egingo du Sarek. Nanterre (Frantzia) eta Puerto De Santa Maria (Cadiz, Espiania) espetxeetarako distantzia berdindu nahi du. Lorentxo Aiestaran eta Xabier Alegria euskal presoak bi espetxe horietan daude, hurrenez hurren.

Gehiago