
"Arrazoi humanitarioengatik, legezko eskubidea duelako eta bere askatasuna konponbidean ezinbesteko urratsa delako" Aitzol Gogorza "etxeratzea" eskatu du Sarek. Gainontzeko preso larrien etxeratzea ere eskatu dute

Alkartasuna dantza taldeak herritarrekin ospatuko du larunbatean neguko solstizioa.

Jeltzaleek "edukirik gabeko plenoak" deitzea egotzi diote gobernu taldeari, eta Pasaia abenduan aurrekontuak aztertu eta onartzen ez dituelako kexu agertu dira.

Animalien eta baratzeko produktuen erakusketa, auzo elkartearen terrazan bertan. Horrez gain, landa eremuko produktuak salduko dituzte. 'Bihurri' aizkolariaren erakustaldia ere egingo dute.

Eragileekin bilerak ari dira egiten, mugen auzia azaldu eta babesak lortzeko; larunbatean informazio postua jarriko dute San Tomas azokaren barruan, Antxon.

Gurasoen batzordeko ordezkaritza bat udalbatzarren izan zen, eta gaiaren erabilera politikoa deitoratu zuen.

Pertsonalitate askoren iritziak bildu dituzte dokumentalean, guztiak erabakitzeko eskubidearen gainekoak; dinamikaren sortze prozesua laburbildu, eta Kataluniako nahiz Eskoziako esperientziak jaso dituzte baita ere. Larunbateko aurkezpenean, dokumentala aurkeztean gainera, herriko dinamikaren berri emango dute; 11:45an da zita, Niessenen. http://youtu.be/HqQsEIjx9i4

Ostiralean hasiko dira ospakizuna, erretiratuen egoitzan santomasak ospatzen, eta urtarrilaren 5ean bukatuko, errege kabalgatarekin.