Albisteak

Gaur emango dute Oarsoarrak Euskararen Saria

Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean emango dute V. Oarsoarrak Euskararen Saria. Beheko zerrendan, aurreko urteetako irabazleak daude.

oarso bidasoko hitza

ABB Niessen enpresan, bai euskarari

Bai Euskarari ziurtagiria jaso du Oiartzungo enpresak, urte luzetan euskararen normalizazioaren alde barne eta kanpo mailan egin duten lanagatik. 100 urte bete ditu aurten enpresak.

'Aulki hutsak' dokumentalarekin doluari buruz hausnartzeko aukera izango da San Pedron

Heriotzari nola aurre egin aztertzen du dokumentalak; dokumentalaz gain Bidegin elkarteko Txema Ormazabalen solasaldia izango da egun eta toki berean; abenduaren 16an izango da emanaldia, liburutegian. http://vimeo.com/81083489

olatz mitxelena
Jose Angel Rodriguez, 2014ko udal hauteskundeetako irudi batean.

Jose Angel Rodriguez, PSE-EEren alkatetzarako hautagaia: "Alkatetzaren bila goaz"

Alkategai sozialistak bere hautagaitzaren aurkezpena egin zuen atzo arratsaldean, Herriko Etxean. EH Bildu buru duen udal gobernuari kritika zorrotzak egin zizkion, eta sozialistak "alternatiba bakarra" direla ziurtatu zuen.

Udaleko langileen negoziazio mahaia irekitzea onartu du Udalbatzak

Azaroko ohiko plenoan udal langileen batzordeko azken momentuko mozioa sartu zen. Bertan, negoziazio mahaia abian jartzea eskatu zuten langileek.

oarso bidasoko hitza

EH Bilduk "herriko benetako arazoez jabetzeko" eskatu dio EAJri

Koalizioak dio "zur eta lur" geratu direla EAJren bozeramaile Nahikari Oterminek udalari "ordenantzak ez betetzeko eskatu" diolako; EH Bilduk nabarmendu duenez "PPrekin batera EAJ da herriko kaleetan zaborra edozein lekutan uztea publikoki salatu ez duen alderdi bakarra", eta "egoera tamalgarria" zuzentze aldera gobernu taldeak hartu dituen neurriekin bat datozela argitu dute.

olatz mitxelena
Gehiago