
http://vimeo.com/89689902 Errenteria-Oreretako Lander Garro eta Hendaiako Maddalen Arzallusek irabazi dute Bertsomovieda lehiaketako sari nagusia Paradisua lurpean lanarekin.



Gaur goizean inauguratu dute Errenteria-Oreretako Islamiar Kultura Zentroa. Elkarbizitzarako, errespeturako, aniztasunerako eta Errenteria-Orereta eraikitzeko gunetzat eman dute zentroa bertako kideek eman duten hizketaldian, eta elkarbizitzan sakonduz, elkar ezagutza ezinbestekoa dela argitu dute. Hori da Islamiar Kulturaren Zentroaren xedea, kultura horren ezagutza zabaltzeko gunea izatea, eta aldi berean, elkarbizitzarako gune izatea. http://youtu.be/EX6lSEdL5w8

