Albisteak

'Gure esku dago' abestia estreinatu du Beira taldeak Banako tabernan

Gure Esku Dago herri ekimenak joan den astean Bidasoan antolaturiko ekitaldi sortaren barruan, Oiartzungo Beira taldeak kontzertua eman zuen larunbatean Banako tabernan. Bertan, lehen diskoko abestiekin batera, Gure Esku Dago abestia estreinatu zuten (ikusi bideoa azpian), erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduari eskainia. Dozenaka batzuk elkartu ziren Banakon Beiraren kontzerturako.

asier perez-karkamo

Pasaiako kirol emaitzak

oarso bidasoko hitza

Luzuriaga garbitzen hasi dira, auzolanean

Luzuriaga martxan ekimenak bultzatuta, garai batean bulegoen eraikineko laborategia izandakoa garbitzen aritu ziren lehengo larunbatean hainbat antxotar. Ingurua txukunduta, bertan hasi nahiko luke lanean Luzuriagaren egitasmoa bultzatzeko herrian sortu duten koordinadorak. Gizarte eta kultur ekipamendu gisa baliatu nahi dute antxotarrek Luzuriaga. Hona larunbata goizeko auzolanaren argazkiak. http://www.youtube.com/watch?v=NOQrUWsguqk

olatz mitxelena

Claudia Behobidek urteko lehen garaipena lortu du Ibaetan

Claudia Behobidek urteko lehen garaipena lortu du Ibaetan, Aingeru Zaindariaren IX. Igoeran. Marina Gomez irundarra laugarren sailkatu zen eta Esther Estefania errenteriarra bosgarren. Mutiletan, Victor Madejon irundarra bosgarren geratu zen.

asier perez-karkamo

Hondarribiko kirol taldeen asteburuko emaitzak

Ohorezko Mailako taldearen garaipena, Lehen Erregionalekoen atzera pausua, eskubaloiko La Bacaladeraren lehen porrota etxean, Marlaxka Aren arnasaldia... Hondarribiko kirol talde guztien emaitzak, kirolez kirol eta mailaz maila.

hondarribiko hitza

Kontserbak erosteko aukera, ekainean, Errigorarekin

http://www.youtube.com/watch?v=LO2rk2ZPyc8&feature=youtu.be Astelehenean aurkeztu zuten Errigoraren ekaineko kanpaina, Lau Haizetararen egoitzan. Kanpaina berriko eskaintza kontserbak izango dira: menestra, potxak, zainzuriak, piperrak, zainzuri ekologikoak eta orburuak.

Luz Duranen 'Plazara' irabazi du madalenetako kartel lehiaketa

Aurtengo madalenak badute kartela. Gaztaño auzoko Luz Duranek lehiaketara aurkeztutako Plazara lanak epaimahaikide aritu direnen babesa jaso du, gehiengo zabalarekin.

Abortu Party antolatu dute Mogambon

Abortatzeko eskubidearen aldeko kanpainari eta ekintza feministengatik ezarri dizkieten ekintza feministengatik ezarri dizkieten isunei aurre egin ahal izateko Abortu Party-a antolatu dute larunbaterako Mogambon. http://youtu.be/ZjEHGds2T90

olatz mitxelena
Gehiago