


https://www.youtube.com/watch?v=_g8_FYABK3o&feature=youtu.be Gaur eta biharko desfileak izango dira Trintxerpeko inauterien protagonista. Gaur, 16:30ean abiatuko da konpartsen eta karrozen desfilea. Mozorroak jantzi eta azken hilabeteetan ikasitako dantzak erakutsiko dituzte.


Martxoaren 8ari lotuta Irungo udalak onartutako adierazpen instituzionalarekin bat ez egitea erabaki du Bilduren Udal Taldeak. "Adierazpen horretan gezurrak esaten dira, parte hartzea bultzatzen dela esaten da, baina parte hartzea ez da elkarteen ekimenak udalaren eskuorri batean jartzea", adierazi du Oinatz Mitxelenak.


