
http://www.youtube.com/watch?v=RB0Zyuzsu4w Donostiako Kursaalean aurkeztuko du gaur Kukai dantza konpainiak Oreka TX eta Kalakan taldearekin elkarlanean landu duen Herritmo ikuskizuna. 20:00etan hasiko da.


Trintxerpeko suteak kaltetutako familiak hasi dira suhiltzaileen laguntzarekin haien etxeetara sartzen. 5. solairukoak hasi dira eta bakoitzak ordu erdi bat du etxetik ahal duena ateratzeko. Gizarte Zerbitzuetako langileek HITZAri azaldu diotenez, orain arte sartu direnak "ondo" hartu dute aukera hori: "Horren beharra zuten, batzuk ez baitzuten ezer janzteko ere".


Txandaka sartzeko baimena dute, soilik ordu erdiz. Eusko Jaurlaritzak etxe sozialak jarriko ditu haien esku.

Antxotarrek abiatu berri duten Luzuriaga Martxan dinamikaren gainekoei buruzko erreportajearekin zabalduko du bihar Oarso Bidasoko Hitzak aste honetako papereko edizioa. Auzolanean ari dira antxotarrak ia mende oso batez barrutiko galdategia izan zenaren bulegoen eraikina txukuntzen, azpiegitura Antxok dituen gizarte eta kultur beharrei erantzuteko baliatzeko asmoz. Aurrerapen gisa, hona bideoa eta argazki galeria: http://youtu.be/NsV14mEvX8I


https://www.youtube.com/watch?v=YgM5hLaleVA&feature=youtu.be Oarsoldeko hainbat zentrotako dozenaka ikasle Errenteria-Oreretan bildu dira, Ikasle Abertzaleek deitutako LOMCEren kontrako greba egunean, lege horren inposizioa salatzeko.
