



Bihar, asteartea, izango da Trintxerpeko suteko kaltetuei laguntzera bideratutako ekintzak antolatzeko bilera Merkatuzarren, 20:00etan. Bertan, martxorako prestatzen ari diren elkartasun hilabeteari buruz hitz egingo dute.

Otsailaren 2an, igandean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Bizipoza ikuskizuna emango dute, bi saiotan, Amaia KZn. 16:00etan eta 18:00etan izango dira saio horiek. Sarreren prezioa 7,10 eurokoa da, eta Kutxabanken sarreren zerbitzuan lor daitezke, baita Turismo bulegoan ere. Egunean bertan sarrerak baleude, saioak hasi baino lehen jarriko dituzte salgai


Itsasgorarekin hasi dira Hondfarribiko errekak gainezka egiten eta Kosta, Amute, Mendelu eta Jaitzubiko baratzeak urez betetzen hasi dira. Euria egiten jarraitzen du eta momentuz egoerak okerrera egingo du, landa eremu horietan behintzat.