
Pasaiako Portutik bi ontzi irten behar direla eta 11:30ean ezin da kirol jarduerarik egin bertan.

Hibaika, Ama Guadalupekoa eta Illunbe Trintxerpek urteko lehen traineru jaitsieran ariko dira datorren igandean, hilak 25, Portugaleten (Bizkaia).

Kanpainaren zazpigarren edizioan 76.216 bonu zeuden eskuragarri, eta horietarik 41.161 deskargatu dituzte. Erabilera jaitsi egin da aurreko urteekin alderatuta.

Gaur goizean, ELAk deitutako manifestazioa egin dute Errenteria-Oreretan Gipuzkoako hitzarmen sektorialaren negoziazioa blokeatuta baitago.

Hilaren 28 eta 29 artean zen egitekoa nasen aldaketa. "Arrazoi operatiboengatik" atzeratu egin dela zehaztu dute Euskotrenek eta ETSk.

Hilaren 28 eta 29aren artean emango da aldaketa: egungo kontrako nasa erabili beharko dute erabiltzaileek nahi duten tokirantz doan topoa hartzeko.

Batzordeak salatu du prentsa bidez jakin duela enpresak EEE Enplegu Erregulazio Espedientea ezarri duela enpresak Papresako paper dibisioan.

Trinketeko Eskuz Binakako erreferente da EPLE. Asteburuan jokatu dira Iruran Gipuzkoako finalak eta jokoan ziren lau txapelak Errenteria-Oreretara ekarri dituzte EPLEko pilotariek.

Hurrengo hitzordua Trintxerpen izango dute larunbatean, hilak 24, Gipuzkoako Batel Ligako hirugarren jardunaldia jokatzeko.

Emakumeen Etxean elkartu dira gaur bilduma aurkezteko. Zenbait testuren egileak, protagonistak eta diseinatzaileak izan dira agerraldian.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Oarsoaldeko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Duela gutxi bukatu dituzte Kaputxinoetako, Pontikako, Igantziko, Erdiguneko eta Beraungo Mikel Odriozola estadioko argiteria berritzeko esku hartzeak, zeuden luminariak LED teknologia duten argiekin ordezkatuta.

Baserriberri programaren bidez egurrezko arotzeria tradizionalaren gaineko prestakuntza jaso dute bederatzi langabek, tartean, Ander Alvarez Narbaiza errenteriarrak.

Ikerketa "azkar eta zehatza" egin dadila eskatu dute sozialistek "herritarrengan alerta larria" sortu duelako gaiak.

Herritar batek San Markon animalien hondakinak aurkitu zituela salatu ondoren, udalak Ertzaintzarekin batera ikerketa jarri duela abian jakinarazi du gaur. Helburua gertaera horren nondik norakoak argitzea da.

Ernio, Irumugarrieta eta Urdaburu kaleetan egin ditu udalak esku hartzeak.

Ostegunean, hilaren 22an, izango da argazki emanaldia mendizale elkartearen egoitzan.

Sare sozialen bidez zabaldu du salaketa. Haren ustez, animalien hobi komun bat litzateke.

Igandean, hilak 25, izango da diana Iztietan lehenik, eta Xabier Olaskoaga plazan kontzertua eguerdian.

Elementuen materialak hondatuta daudelako erabaki du udalak horiek berritzea, eta zaharren ordez, altzairu galvanizatuko baranda jarri dute.