
Udalak harrera egin die Bixi Bixi eta HIJOS erakundeari
Herriko elkartearen "Gora Herriak" egitasmoak herri argentinarrarekin hartu emana egingo du aurten, eta Giza Eskubideen erakundeko kideak jaso dituzte.

Aizpea Otaegik gutuna bidali dio Oscar Puenteri
Renferen garraio-zerbitzuaren kaskartzearen ondorioz, alkateak egoera iraultzeko neurriak hartzea eskatu dio Espainiar Gobernuko Mugikortasun Iraunkorreko Ministroari.

[Argazki galeria] Arrakastatsua izan da Lezo-Jaizkibelen hamargarrena
300 korrrikalari baina gehiago atera dira gaur goizean, eguraldi txarra izan arren. HITZAk irteera eta helmugako irudiak hartu ditu.

[Argazki galeria] Sanz eta Iñarra, garaile X. Lezo-Jaizkibelen
Eguraldi txarra lagun, 300 korrikalari baino gehiago abiatu dira plazatik. Bigarren txapela du Sanzek, bosgarrena Iñarrak.

12 familia kaleratu nahi dituzte portuak eta Euskal Trenbide Sareak
Trintxerpeko Herrera kalean bizi dira maizterrak. Etxebizitzen gainean trenbideak sortuko dituzte, eta egoera salatzeko agerraldia egingo dute astelehenean.

Hirigune historikoan ikuskapenak egiteko dirulaguntzak aurkeztu dituzte
Hirigune historikoko Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egiteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago.

Azken hiru eraso matxistak salatzeko, elkarretaratzea egingo dute bihar
Sare sozialetan hiru erasoren berri eman du Oreretako Asanblada Feministak. Bihar elkartuko dira, arratsaldeko 19:00etan.

Bizilagunek Jauregizar enpresaren aurka jarraituko dute protestan
Pontikako Babes Ofizialeko Etxebizitzetako bizilagunek % 4ko etekina errespeta dezala eskatuko diote enpresari.

[Elkarrizketa] “Laneko zorua zein den jakiteko inbertsioak egin beharko lirateke”
Irati Lizeaga (Pasai Antxo, 1994) zientzia eta euskara uztartzen dituen Elhuyar fundazioko kide da. ‘Euskararen egoera Oarsoaldeko lan-munduan’ azterlana argitaratu du aurten.

Udalak AHTaren aurkako alegazio berria aurkeztuko du
Proiektuaren bideragarritasuna zalantzan jartzen zuten hainbat alegazio egin zituen 2020an, eta orain heldu da Sustapen Ministerioaren erantzuna.

Euskara eta aisia lotzeko eztabaida foroa egingo dute aurki
"Zer egin kirolean, kulturan, eta aisialdian euskararen erabilera sustatzeko?" galderaren inguruan ariko dira lezoarrak. Ekainaren 19an elkartuko dira, 18:30ean.

Aurki hasiko da 12 eta 16 urte artekoentzako pala txapelketa
Antxon egingo dute kirol ekimena, Ibaiondon. Horrela, barrutian adin guztietarako pala eskaintza bermatuko dute.

"Pozik" ageri da PSE-EE, tentsio handiko eremuaren izendapenagatik
Besteak beste, neurria alderdiak Espainiar Gobernuan eta Eusko Jaurlaritzan egindako lanaren ondorio dela adierazi dute.

Pasaiako hondakinen birziklapenaren egoera salatu du Eguzkik
Gipuzkoako udalerrien hondakinen kudeaketaren inguruko iazko datuak argitaratu dituzte. Pasaia San Marko mankomunitatean gutxien birziklatzen duen udalerria da, Donostiarekin batera.

Transexualitatearen inguruan hausnartzeko hitzordua, astelehenean
Naizen elkarteak "Eman Begi" saioa antolatu du. Hizlaria Begoña Sever izango da, eta hitzordua 17:30ean finkatu dute, Xenpelar Aretoan.

Etxebizitza tasatuen zozketan parte hartzeko zerrenda argitaratu da
Altzibarreko 12 bizitokien zozketan parte hartzeko, 232 eskaera egin dira, eta 135 onartu. Zerrenda behin behinekoa da, eta alegazioak egiteko aukera egongo da.

Ttipi-ttapak 'bueltaxka lasaiak' egingo ditu ostegunetan
Abittu orientazio zerbitzuak herritarrek batera ibilaldiak egiteko hitzordu berria eskainiko du. Ostiraleko hitzorduak mantenduko dira.

Rafting irteera antolatu du Haurtzaroko Mendi Taldeak
Ekainaren 16an, igandea, Bidarraira mugituko dira ikastetxeko ikasle eta gurasoak. Izen ematea datorren astelehenean irekiko da.

Hilaren 28an, trafiko mozketa laburra Trintxerpen
09:30etik 10:30era, Ulia etorbideko zoladuran dauden zuloak estaltzeko lanak egingo dituzte. Trafikoa Marinel kaletik bideratuko dute.

Hilaren 30ean, argazki emanaldia eskainiko du Urdaburuk
Olatz Arbelaitz, Txus Perez eta Jon Unzuetak jasotako argazki emanaldia jarriko dute ikusgai, Hawaiiren ingurukoa.