
Korrikarako motorrak berotuta dituzte jada oiartzuarrek
Korrika Eguna ospatzen ari dira gaur oiartzuarrak, hitzordu handirako motorrak berotzen hasteko asmoarekin. Besteak beste, petoak banatu dituzte.

Sugar olinpikoa piztu dute berriro Lezon
Urte luzeko etenaren ondoren, bueltan dira Lezoko Herri Olinpiadak, indartsu. Lehen jardunaldi estu eta bizia jokatu dute gaur taldeek.

"Lan gaixotasuna onartzea espero dugu"
Gaur aztertu du Donostiako Gizarte Arloko lehenengo aretoak Paisako langile ohi batek Lanerako Ezintasun Iraunkorra onar diezaioten jarritako demanda.

Orereta Ikastolako txikienak, festa bete-betean
Euriak urteroko inauterietako desfilea zapuztu badu ere, kalera irten dira ikasleak. HITZAk zenbait argazki bildu ditu bertan.

Egun euritsuari kolorea jarri diote Koldo Mitxelenako ikasleek
Euripean baina alai eta irrikaz egin dute aurtengo inauterietako desfilea ikastetxeko ikasleek. HITZA bertan izan da.

Kataxulora itzuli dira
Ihoteen jarraipen zabala egin du aurten ere HITZAk. Hona asteburuan bildutako irudiekin osatutako bideoa.

Heldu dila!
Intxixu, Sorgin eta Basandreek herria konkistatu dute gaur iluntzean. Igandera arte haiena izango da Oiartzun. Herria festa bete-betean da jada.

Kataxulotik entzun da Haurtzaroko ikasleen deia
Haurtzaro Ikastolako ikasleak Intxixu, Sorgin eta Basandreen etorrerarako prest dira jada. Une magikorako motorrak berotu dituzte arratsaldean.

Elizaldeko ikasleak, Ihoteetarako prest eta irrikaz
Urteko asteburu ederren eta koloretsuenari ekiteko urteroko desfilea eta dantzaldia egin dute Elizalde Herri Eskolako ikasleek. Iluntzean Done Eztebe plazak hartuko duen itxura hartu du patioak.

Beraun kalea eraberritzeko lanak bukatu ditu udalak
Hiri berroneratzeko proiektu zabal hori gauzatzeko, 2.345.614 euro inbertitu dira, hiru urteetan, eta Eusko Jaurlaritzaren 725.00 euroko laguntza izan du.

"Datuek egia esaten dute; badago oraindik arrakala"
Erabat maskulizatuta dagoen musikaren sektorean borrokan dabiltzan emakumeekin bildu da HITZA M8aren atarian. Horietako bat da Lide Hernando musikaria, Liher eta Bele proiektuen sortzaile eta gidaria.

Herriko ikasleak, udaletxeko protagonistak egun batez
Eskolako Agenda 2030aren barruan uraren gaiarekin landutako proposamenak aztertu dituzte gaur ikasleek Aizpea Otaegi alkatearekin. Egindako proposamen guztietaik bi ekintza adostu dituzte.

'Karmele' filma eskualdera iritsi da
Errenteria-Orereta eta Oiartzunen ikusteko aukera izango da datozen egunetan, Niessen eta Landetxen aretoetan.

Hirugarren AlaBEERga festa, ate joka
Hurrengo asteburuan garagardoa barra-barra izango da Errenteria-Oreretako Alaberga auzoan. 17 zuku dastatzeko aukera izango da aurtengo festan.

San Tomas egunean postu bat jarri nahi?
Errenteriako Udalak jakinarazi du gaurtik egin daitezkeela eskaerak. ZU! Zure Udala arreta zerbitzura jo beharko dute interesdunek.

Tomas Garbizu Musika Eskola, ikasturte berrirako prest
Datorren astean zabalduko dute 2025-2026 ikasturtean izena emateko epea. Urtero bezala, hainbat instrumentu jotzen irakatsiko diete adin guztietako lezoarrei.

Fanderiako futbol zelaiko kantina, lehiaketara
Kantinaren ustiapena lehiaketara atera berri du udalak. Irailaren 23ra bitarte aurkez daitezke eskaintzak.

Odola ematera deitu dituzte oiartzuarrak
Datorren asteazkenean (hilak 27) izango da abuztuko saioa, arratsaldez. Hitzordua hartu beharko da.

Ezagutza fiskala hobetzeko doako prestakuntza eskainiko du Agustinak Zentroak
Azaroaren 20an profesionalei, autonomoei, enpresa txikiei eta hasi berri direnei begirako saioa eskainiko dute. Fiskalitatearen oinarrizko alderdien ikuspegi argi eta praktikoa emango dute.

Astebetez atzeratu dute Zinema Kalean-en emanaldia
Gaurko (osteguna) iragarrita zegoen saioa atzeratzea erabaki dute antolatzaileek, eguraldi txarragatik. Datorren ostegunean izango da.