Eskola Kirola, ikasgeletatik kanpoko jardueren artean arrakastatsuena
Oarsoaldean, 8 eta 12 urte arteko 1.157 haurrek parte hartzen dute Eskola Kirolan, 119 taldetan banatuta. “Liderrak gara”, dio Eskola Kirola programa sustatzen dutenek plazaratu duten kanpaina berriaren goiburuak. Eta ez kasualitatez. Oarsoaldeko ikastetxeetan matrikulatuta dauden 8 eta 12 urte arteko haurren erdiak izena eman baitu aurten programa horretan. Parte hartze datu horrek, eskolaz kanpoko jardueren artean arrakastatsuena bihurtzen du Eskola Kirola. Oarsoaldeko ikastetxeetan, adin tarte horretan, guztira, 2.366 ikasle matrikulatuta daude, eta horietatik 1.157k parte hartzen dute Eskola Kirolan, 119 taldetan banatuta. Oarsoaldeko lau udaletako kirol zinegotziak bildu ziren atzo datuak ezagutarazteko. Oiartzungo Oihan Tello, Lezoko Luis Garrido, Pasaiako Amaia Esnarriaga eta Errenteriako Jose Manuel Ferradas izan ziren Pasaiako Udal Euskaltegian, prentsaurrekoan. Azaldu zutenez, Errenteria-Oreretan daude talde gehien, 64 guztira. 24 talde daude Oiartzunen, 17 Pasaian eta 14 Lezon. Entrenatzaile bezala, berriz, 82 lagun ari dira. Nesken parte hartzea, goraka Mutilek egiten dute neskek baino kirol gehiago, baina Eskola Kirola programa martxan jarri zenetik, nesken parte hartzea goraka ari da urtetik urtera, etenik gabe. Gaur egun, nesken %34,19k hartzen du parte. Prestakuntza eta euskara Oarsoaldeko lau udalek 13 bat urte daramate Eskola Kirolaren kalitatea hobetzeko lanean. Datuak urte horietan guztietan egindako lan txukunaren fruitu dira. Kirol eta euskara teknikarien [...]
Oarsoaldean, 8 eta 12 urte arteko 1.157 haurrek parte hartzen dute Eskola Kirolan, 119 taldetan banatuta.
“Liderrak gara”, dio Eskola Kirola programa sustatzen dutenek plazaratu duten kanpaina berriaren goiburuak. Eta ez kasualitatez. Oarsoaldeko ikastetxeetan matrikulatuta dauden 8 eta 12 urte arteko haurren erdiak izena eman baitu aurten programa horretan.
Parte hartze datu horrek, eskolaz kanpoko jardueren artean arrakastatsuena bihurtzen du Eskola Kirola. Oarsoaldeko ikastetxeetan, adin tarte horretan, guztira, 2.366 ikasle matrikulatuta daude, eta horietatik 1.157k parte hartzen dute Eskola Kirolan, 119 taldetan banatuta.
Oarsoaldeko lau udaletako kirol zinegotziak bildu ziren atzo datuak ezagutarazteko. Oiartzungo Oihan Tello, Lezoko Luis Garrido, Pasaiako Amaia Esnarriaga eta Errenteriako Jose Manuel Ferradas izan ziren Pasaiako Udal Euskaltegian, prentsaurrekoan.
Azaldu zutenez, Errenteria-Oreretan daude talde gehien, 64 guztira. 24 talde daude Oiartzunen, 17 Pasaian eta 14 Lezon. Entrenatzaile bezala, berriz, 82 lagun ari dira.
Nesken parte hartzea, goraka
Mutilek egiten dute neskek baino kirol gehiago, baina Eskola Kirola programa martxan jarri zenetik, nesken parte hartzea goraka ari da urtetik urtera, etenik gabe. Gaur egun, nesken %34,19k hartzen du parte.
Prestakuntza eta euskara
Oarsoaldeko lau udalek 13 bat urte daramate Eskola Kirolaren kalitatea hobetzeko lanean. Datuak urte horietan guztietan egindako lan txukunaren fruitu dira.
Kirol eta euskara teknikarien lan-mahai batek gidatzen du programa, koordinatzaileekin elkarlanean. Modu horretan, haurrekin aritzen diren entrenatzaileen kirol prestakuntza ez ezik, euskararen ezagutza ahalbidetzen dute, haurrek eskola orduz kanpoko ekintzetan euskaraz egin dezaten bermatuz.

