Elorsoroko igerilekuen erabileran moldaketak izango dira etzi
Etzi, eskualdeko Eskolarren Igeriketa Jardunaldia izango da Elorsoro kiroldegian 09:00etatik 13:00etara, eta ondorioz, igerilekuen erabileran aldaketak izango dira. Igerileku handian, kale bakarra egongo da libre kiroldegiko erabiltzaileentzako eta ige...
Etzi, eskualdeko Eskolarren Igeriketa Jardunaldia izango da Elorsoro kiroldegian 09:00etatik 13:00etara, eta ondorioz, igerilekuen erabileran aldaketak izango dira. Igerileku handian, kale bakarra egongo da libre kiroldegiko erabiltzaileentzako eta igerileku txikia ezin izango da erabili. Eremu termoludikoa, aldiz, ohiko moduan erabiltzeko aukera izango da. Arratsaldean, berriz ere normaltasun osoz erabili ahal izango dira Elorsoroko igerilekuko zerbitzu guztiak. Elorsoroko bazkide eta erabiltzaileei eragozpenengatik barkamena eskatu diete.
