Trebiñu ezagutzeko eta Cerro igotzeko aukera Jaizkibelekin
Egutegi ofizialetik kanpoko irteera antolatu du Jaizkibelek larunbaterako, Kutxu herritik abiatuta. Jaizkibelek larunbaterako deitu duen irteera ez zegoen aurreikusita, baina Trebiñuko Biraren barruko irteerek izan duten arrakasta ikusirik, antolatzai...
Egutegi ofizialetik kanpoko irteera antolatu du Jaizkibelek larunbaterako, Kutxu herritik abiatuta.
Jaizkibelek larunbaterako deitu duen irteera ez zegoen aurreikusita, baina Trebiñuko Biraren barruko irteerek izan duten arrakasta ikusirik, antolatzaileek beste txango bat egitea erabaki dute. “Bira bukatu dugun arren, klubeko arduradunek konderriaren barrualdea ezagutzeko beste irteera bat gehitzea erabaki dugu, Trebiñuko herrian bertan kokatzen delako”, argitu dute.
Kutxu herrian ekingo diote ibilbideari, hango hilerriaren erromanikoko aztarnak ezagutu ondoren. Gero, Trebiñu (Araba) herrira joango dira, erdigune historikoa ezagutu eta elizaren portikoa bisitatzeko.
Ondoren, hala nahi dutenek, Cerro mendia (900 metro) igotzeko aukera izango dute, eta gailurra eginda, berriro Trebiñurantz jaisteko. Hala nahi dutenek Argantzunen (Araba) egingo duten bazkarian gera daitezke.
Gaur, izena emateko aukera
Irteerara joan nahi dutenek, gaur edo ostiralean pasatu daitezke Oarso kaleko egoitzatik izena ematera. Internetez ere eman daiteke izena, www.jaizkibelmt.tk webgunearen bidez. 943 51 47 00 telefono zenbakira deituta informazio sakonagoa lor daiteke.
