Salamancari irabazi eta bigarren postuari eutsi dio Real Unionek
Real Union taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Salamancaren kontra (3-1), herenegun arratsaldean Gal estadioan jokatutako Bigarren B Mailako hamalaugarren jardunaldiko partidan. Bigarren zatian erabaki zen lehia, izan ere, atsedenaldira 1-1eko em...
Real Union taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Salamancaren kontra (3-1), herenegun arratsaldean Gal estadioan jokatutako Bigarren B Mailako hamalaugarren jardunaldiko partidan. Bigarren zatian erabaki zen lehia, izan ere, atsedenaldira 1-1eko emaitzarekin iritsi ziren. Lehen zatia borrokatua izan zen. Partida hasi eta segituan txuri-beltzek markagailuan aurrea hartu zuten, bederatzigarren minutuan Infantek sartutako gol bati esker. Gaztelarrek, orduan, lerroak aurreratu zituzten, eta Javik berdinketa ezarri zuen, 23.ean.
Bigarren zatia irundarrentzat izan zen, goitik behera. Lacruzek, 51. minutuan, eta Eneko Romok, 71.ean, etxekoen bigarren eta hirugarren golak sartu zituzten.
Salamancaren kontra lortutako garaipenari esker Real Unionek bigarren tokiari eutsi dio. Sailkapeneko lehen seiek garaipena erdietsi zuten.
Datorren asteburuan irundarrek Ponferradinaren kontra jokatuko dute, Leonen.
