Sukaldatzen trebatzeko eskolak emango dira, Irungo jatetxeetan
Irun Dastatu proiektuak Irungo Sukaldeak ekimenaren ekitaldi berri bat aurkeztu du aste honetan, Zura tabernan. Horren arabera, sukaldean trebatzeko eskolak emango dira Irungo jatetxe ezberdinetan. Horrez gain, sukaldean ikasteko beste zenbait jarduera ere izango dira, hala nola ogia egiten ikastea, postreen gaineko lanketa egitea, eta ardo dastaketan ikastea. Hala, aurtengo ekitaldian parte hartuko duten jatetxeak, besteak beste, dira: Atalaia, Zura, Iñigo Lavado, eta Aitor jatetxe- erretegia. Oraingo honetan sukaldaritza klase praktikoak aipatutako jatetxe horietako instalazioetan bertan emango dira. Ikastaroak 2012ko ekainera bitartean luzatuko dira, eta Muganeko kideentzat prezio merkeagoan eskainiko dira. Parte hartzeko interesa dutenak jatetxeetako telefono zenbakietara deitu beharko dute. Egitaraua - Atalaia: asteartean, 18:30etik 21:00era. 20 euroko prezioa du, Mugan elkarteko kideentzat izan ezik. Telefonoa: 943 635518. - Zura: bi osteguneko ikastaroak izango dira, 17:00etik 20:00era. 50 euroko prezioa du. Telefonoa: 689 221 139. - Iñigo Lavado: larunbatean, 10:30etik 13:00era. 20 euroko prezioa du. Telefonoa: 943 639639. - Aitor jatetxe-erretegia: ogia egiteko eskola. Asteazkenean, 18:00etik 20:00era. 15 euroko prezioa du. Telefonoa: 943 624477. - Brasil gozotegia: postreak egiteko eskola. Ostegunean, 17:00etik 19:00era. 50 euroko prezioa du. Telefonoa: 943 615079 - Mendibil ardoteka: ardo dastaketan ikasteko eskola. Ostiralean, 19:00etik 20:30era. 25 euroko prezioa du. Telefonoa: 943 660400.
Irun Dastatu proiektuak Irungo Sukaldeak ekimenaren ekitaldi berri bat aurkeztu du aste honetan, Zura tabernan. Horren arabera, sukaldean trebatzeko eskolak emango dira Irungo jatetxe ezberdinetan. Horrez gain, sukaldean ikasteko beste zenbait jarduera ere izango dira, hala nola ogia egiten ikastea, postreen gaineko lanketa egitea, eta ardo dastaketan ikastea.
Hala, aurtengo ekitaldian parte hartuko duten jatetxeak, besteak beste, dira: Atalaia, Zura, Iñigo Lavado, eta Aitor jatetxe- erretegia. Oraingo honetan sukaldaritza klase praktikoak aipatutako jatetxe horietako instalazioetan bertan emango dira. Ikastaroak 2012ko ekainera bitartean luzatuko dira, eta Muganeko kideentzat prezio merkeagoan eskainiko dira.
Parte hartzeko interesa dutenak jatetxeetako telefono zenbakietara deitu beharko dute.
Egitaraua
– Atalaia: asteartean, 18:30etik 21:00era. 20 euroko prezioa du, Mugan elkarteko kideentzat izan ezik. Telefonoa: 943 635518.
– Zura: bi osteguneko ikastaroak izango dira, 17:00etik 20:00era. 50 euroko prezioa du. Telefonoa: 689 221 139.
– Iñigo Lavado: larunbatean, 10:30etik 13:00era. 20 euroko prezioa du. Telefonoa: 943 639639.
– Aitor jatetxe-erretegia: ogia egiteko eskola. Asteazkenean, 18:00etik 20:00era. 15 euroko prezioa du. Telefonoa: 943 624477.
– Brasil gozotegia: postreak egiteko eskola. Ostegunean, 17:00etik 19:00era. 50 euroko prezioa du. Telefonoa: 943 615079
– Mendibil ardoteka: ardo dastaketan ikasteko eskola. Ostiralean, 19:00etik 20:30era. 25 euroko prezioa du. Telefonoa: 943 660400.

