Gipuzkoako joko garbiko bi finalak irabazi dituzte Txosteko pilotariek
Joan den larunbatean jokatu zituzten Zubietan aurtengo Gipuzkoako Ezker hormako Joko Garbiko Txapelketako finalak. Txosteko pilotariek bi final jokatu zituzten, eta biak irabazi. Gazteetan, Txostek 6-35 irabazi zion Zubietari. Helduen Bigarren Mailan (22 urtetik behera), 18-40 irabazi zion Behar Zanari. Helduen finalean, azkenik, Txostek ez zuen parte hartu. Finalean, Behar Zanak 26-40 irabazi zion Zubietari. Joko garbian etorkizunari itxaropentsu begiratzeko moduan dagoela erakutsi du Txostek: «Are eta gehiago finaletan gure pilotari gazteek izan duten seriotasuna eta joko maila ikusi ondoren».
Joan den larunbatean jokatu zituzten Zubietan aurtengo Gipuzkoako Ezker hormako Joko Garbiko Txapelketako finalak. Txosteko pilotariek bi final jokatu zituzten, eta biak irabazi. Gazteetan, Txostek 6-35 irabazi zion Zubietari. Helduen Bigarren Mailan (22 urtetik behera), 18-40 irabazi zion Behar Zanari. Helduen finalean, azkenik, Txostek ez zuen parte hartu. Finalean, Behar Zanak 26-40 irabazi zion Zubietari.
Joko garbian etorkizunari itxaropentsu begiratzeko moduan dagoela erakutsi du Txostek: «Are eta gehiago finaletan gure pilotari gazteek izan duten seriotasuna eta joko maila ikusi ondoren».

