Irunera hamabost minuturo eta Donostiara ordu erdiro izango dira autobusak
Hondarribiak autobus linea berriak ditu atzotik. Hondarribia eta Donostia elkartzen dituen N-1eko autobusa, lehen ordubetero zena, orain, ordu erdiro izango da. Gainera, Txingudi merkataritza gunera doana ospitalera ere joango da. Hala, E-22 autobusak, egunero hamalau bidaia egingo ditu Bidasoko ospitalera astelehenetik ostiralera, eta beste lau larunbatero eta igandero. Hondarribitik Irunera zuzenean doan autobusa, E-25 lineakoa, ordu laurdenero izango da, baina ibilbidea aldatu egin dute: Kolon pasealekuan eskuinera joko du, Gipuzkoako hiribidetik eta Euskal Herria ibilbidetik joanez, eta alderantziz. Ondorioz, hondarribiarrak ezin izango dira autobusean iritsi San Juan plazaraino. «Irungo Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera hartutako erabakia da. Guk errespetatu egiten dugu, baina ez gaude ados, hondarribiarrentzako desabantaila baita», esan du Herritarrekiko Harremanetarako zinegotzi Lupe Olaskoagak. Naroa Susperregik, Ingurumen eta Agenda 21eko teknikariak lagundu zion herenegun Olaskoagari lineen gaineko xehetasunak ematen. Bestalde, Puntaleko eta Alde Zaharreko bizilagunei zerbitzua ematen zien Biteriko geltokia kendu dutela jakinatazi dute udal ordezkariek. Unibertsitatera zerbitzua Hondarribia eta Donostiako unibertsitatea elkartzen dituen autobusa 07:15ean eta 08:15ean aterako da, eta 08:40etik aurrera, E-28 linearekin elkartuko da. Aldaketen gaineko informazio guztia ikusteko, www.ekialdebus.net webgunea kontsulta daiteke.
Hondarribiak autobus linea berriak ditu atzotik. Hondarribia eta Donostia elkartzen dituen N-1eko autobusa, lehen ordubetero zena, orain, ordu erdiro izango da. Gainera, Txingudi merkataritza gunera doana ospitalera ere joango da. Hala, E-22 autobusak, egunero hamalau bidaia egingo ditu Bidasoko ospitalera astelehenetik ostiralera, eta beste lau larunbatero eta igandero.
Hondarribitik Irunera zuzenean doan autobusa, E-25 lineakoa, ordu laurdenero izango da, baina ibilbidea aldatu egin dute: Kolon pasealekuan eskuinera joko du, Gipuzkoako hiribidetik eta Euskal Herria ibilbidetik joanez, eta alderantziz. Ondorioz, hondarribiarrak ezin izango dira autobusean iritsi San Juan plazaraino. «Irungo Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera hartutako erabakia da. Guk errespetatu egiten dugu, baina ez gaude ados, hondarribiarrentzako desabantaila baita», esan du Herritarrekiko Harremanetarako zinegotzi Lupe Olaskoagak. Naroa Susperregik, Ingurumen eta Agenda 21eko teknikariak lagundu zion herenegun Olaskoagari lineen gaineko xehetasunak ematen.
Bestalde, Puntaleko eta Alde Zaharreko bizilagunei zerbitzua ematen zien Biteriko geltokia kendu dutela jakinatazi dute udal ordezkariek.
Unibertsitatera zerbitzua
Hondarribia eta Donostiako unibertsitatea elkartzen dituen autobusa 07:15ean eta 08:15ean aterako da, eta 08:40etik aurrera, E-28 linearekin elkartuko da. Aldaketen gaineko informazio guztia ikusteko, www.ekialdebus.net webgunea kontsulta daiteke.

