Uholdeetako kalteak konpontzeko laguntza eskatuko du udalak
Azaroaren 6ko uholdeek Oiartzungo Udalaren jabetzetan (errepide, hoditeria, azpiegiturak…) eragindako kalteak konpontzeko diru-laguntza eskatuko du udalak. Gipuzkoako Foru Aldundiak aste honetan ireki du laguntza eskaerak egiteko epea. 1,5 milioi eur...
Azaroaren 6ko uholdeek Oiartzungo Udalaren jabetzetan (errepide, hoditeria, azpiegiturak…) eragindako kalteak konpontzeko diru-laguntza eskatuko du udalak. Gipuzkoako Foru Aldundiak aste honetan ireki du laguntza eskaerak egiteko epea.
1,5 milioi euro bideratuko ditu Foru Aldundiak udalek jasandako kalteak konpontzera. Kaltetuek ahalik eta laguntza gehien jaso dezaten, Gipuzkoako Foru Aldundiak oraindik Eusko Jaurlaritzarekin eta Espainiako Gobernuarekin harremanetan jarraitzen du, bi erakunde horiek ere diru-laguntzak bideratu ditzaten uholdeetako kaltetuentzat.
Beste 200.000 euroko diru-laguntza partida ere osatu du Foru Aldundiak, uholdeetan kalteak izan zituzten nekazari profesionalei bideratuak. Horiek diru-laguntza eskaerak egiteko epea ere irekita dago. Baratza, lan-tresna eta antzekoetan kalteak izan bazituzten egin dezakete eskaera.
