Atez atekoari buruzko parte hartze foroak nahi ditu Ezker Anitzak
Ordezkaritza duten udaletan prozesu parte hartzaileak zabal daitezen eskatuko dute, mozio bidez. Herritarrek «zaborren bilketaren eta tratamenduaren inguruan «benetako informazioa, gardena eta osoa» izan dezan nahi du Ezker Anitzak, baita erraustearen arriskuen inguruan ere, eta hori dela eta, ordezkaritza duen udaletan gaiari buruzko parte hartze foroak abiatu daitezen eskatuko duela iragarri du. Mozio bidez egingo dute eskaera, udalbatzarretan, «udalerriek bitartekoak ezarri ditzaten hiritarren iritzia ezagutzeko». «Zinismoa eta hipokresia» Atez atekoaren harira, Ezker Anitzak «zinismoa eta hipokresi politikoa» egotzi die EAJri eta PSEri , PPren laguntzaz «erreferendumak egitea oztopatzen duen foru araua onartu zutelako». Horrez gain, errausketaren kontrako hiritar ekimeneko 35.000 sinadurak «paperontzira botatzea» leporatzen die arestian aipatutako hiru alderdiri, «legebiltzarrean eztabaidatu gabe». Hausnarketarako galdera zuzena eta zehatza ere zuzentzen die: «prest egongo lirateke EAJ, PSE eta PP herritarrei ea beren herritan errauste plantarik nahi duten galdetzeko?». Bildu «trakets» Atez atekoaren gainean sortu den eztabaidan Bilduk jokatutako papera kritikatu du ere Ezker Anitzak, «aldebakarraz iragarri duelako non eta noiz ezarriko diren atez ateko sistemak, aurretik inorekin hitz egin gabe, eta gainera modu traketsean, EAJk, PSEk eta PPk nahi duten eztabaidan sarturik». Ezker Anitzaren ustez, Bilduk hartutako jarreraren ondorioz herritarrek «inposizio bat bezala» ikusi dute atez atekoaren iragarpena «pertsona askoren haserrea eraginez». [...]
Ordezkaritza duten udaletan prozesu parte hartzaileak zabal daitezen eskatuko dute, mozio bidez.
Herritarrek «zaborren bilketaren eta tratamenduaren inguruan «benetako informazioa, gardena eta osoa» izan dezan nahi du Ezker Anitzak, baita erraustearen arriskuen inguruan ere, eta hori dela eta, ordezkaritza duen udaletan gaiari buruzko parte hartze foroak abiatu daitezen eskatuko duela iragarri du.
Mozio bidez egingo dute eskaera, udalbatzarretan, «udalerriek bitartekoak ezarri ditzaten hiritarren iritzia ezagutzeko».
«Zinismoa eta hipokresia»
Atez atekoaren harira, Ezker Anitzak «zinismoa eta hipokresi politikoa» egotzi die EAJri eta PSEri , PPren laguntzaz «erreferendumak egitea oztopatzen duen foru araua onartu zutelako».
Horrez gain, errausketaren kontrako hiritar ekimeneko 35.000 sinadurak «paperontzira botatzea» leporatzen die arestian aipatutako hiru alderdiri, «legebiltzarrean eztabaidatu gabe».
Hausnarketarako galdera zuzena eta zehatza ere zuzentzen die: «prest egongo lirateke EAJ, PSE eta PP herritarrei ea beren herritan errauste plantarik nahi duten galdetzeko?».
Bildu «trakets»
Atez atekoaren gainean sortu den eztabaidan Bilduk jokatutako papera kritikatu du ere Ezker Anitzak, «aldebakarraz iragarri duelako non eta noiz ezarriko diren atez ateko sistemak, aurretik inorekin hitz egin gabe, eta gainera modu traketsean, EAJk, PSEk eta PPk nahi duten eztabaidan sarturik».
Ezker Anitzaren ustez, Bilduk hartutako jarreraren ondorioz herritarrek «inposizio bat bezala» ikusi dute atez atekoaren iragarpena «pertsona askoren haserrea eraginez».
Foru Aldundiari eskaera
Foru Aldundiari ere zuzendu zaio Ezker Anitzak, zabaldu behar duen foroan parte hartzeko eskatuz, nahiz eta Batzar Nagusietan batzarkiderik ez izan.

