Ondo jokatzen duenean ere garaipena lortzeko ez da gai Real Union
Hamabi partida jarraian, horiek dira Real Unionek irabazi gabe daramatzanak. Larunbatean, aspaldiko partez, partida ona jokatu zuten irundarrek goiko postuetan dagoen Amorebietaren aurka, baina ezin izan zuten bizkaitarren atea zulatu eta puntu bakarra...
Hamabi partida jarraian, horiek dira Real Unionek irabazi gabe daramatzanak. Larunbatean, aspaldiko partez, partida ona jokatu zuten irundarrek goiko postuetan dagoen Amorebietaren aurka, baina ezin izan zuten bizkaitarren atea zulatu eta puntu bakarrarekin konformatu behar izan zuten (0-0).
Lehen zatian ondo jokatu zuen Unionek, defentsan sendo eta zelai erdian jokoa menperatuz. Aukera onak izan zituen, eta harmailetan ere aldeko izan zituen zaleak, partidan jokoan zegoenaz jabetuta.Azken hogeita bost minutuetan jokalari bat gehiagorekin jokatu zuten etxekoek, Amorebietako Aldalurri bigarren txartel horia atera ziolako epaileak. Hala ere, irundarrek ezin izan zuten golik sartu, eta partida, hasierako emaitza berberarekin amaitu zen.
Datorren asteburuan Palenciara bidaiatuko dute txuri-beltzek. Sailkapenean lau puntu atzetik daude espainiarrak.
