Gaur hasiko da Lesoinu, lehenengo mende laurdena bete ondoren
Gaur hasiko da Lesoinuren 26. ekitaldia. Mende laurdena pasatu eta hainbat ekitaldirekin osatutako egitarauarekin dator Lezoko aste pedagogiko musikala. Lezoko Musika Eskolako zuzendari Xanti Espinak adierazi duenez, 80ko hamarkadaren erdialdean “abentura” bat zirudiena, 26 urteren ondoren erreferentzia da herrian, “eskualdean zein Euskal Herrian”. 26 urteko arrakastaren lau zutabeak “ikasleak, gurasoak, langileak eta laguntzen duten erakundeak” direla gaineratu du musika eskolako zuzendariak. Onartu duenez, “izaera pedagogikoa duen musika zikloa da Lesoinu”, eta musika «ikuspegi ezberdinetatik bizi dutenei» zuzendutakoa. Horretarako, egitarau oparoa antolatu dute, “guztion atseginerako”. Hasteko, musikoterapia saioa egingo dute, Marta Bocos Tomas Garbizu Musika Eskolako irakasle eta Psikologian lizentziatuarekin. Iaz eman zituen lehenengo saioak eta aurten bigarren aldiz egingo ditu. Gaur zortzi bigarren saioa egingo du. Etzi, berriz, Herri Eskolako ikasleentzako kontzertu pedagogikoa egingo dute, ohi bezala. Larunbatean kantu jira izango da herriko kaleetatik zehar, eta entsegua bihar egingo dute, 20:00etan, musika eskolan. Egitaraua Gaur 11:00etan. Musikoterapia, Marta Bocosen eskutik, Tomas Garbizu Musika Eskolan. Etzi 11:00etan eta 11:45ean. Kontzertu pedagogikoa Lezo Herri Eskolan, Tomas Garbizuko ikasleekin. 19:00etan. Orkestra kontzertua, Gezala Auditoriumean, Errenteria Musikalen eskutik. Hilak 24, larunbata 12:00etan. Herri abestiak abestuko dituzte, kantu jiran, Gurutze Santuaren plazan. Euria egiten badu, Saldise plazan. 19:00etan. Ganbara musika emanaldia Gezala Auditoriumean Kodak taldearekin [...]
Gaur hasiko da Lesoinuren 26. ekitaldia. Mende laurdena pasatu eta hainbat ekitaldirekin osatutako egitarauarekin dator Lezoko aste pedagogiko musikala.
Lezoko Musika Eskolako zuzendari Xanti Espinak adierazi duenez, 80ko hamarkadaren erdialdean “abentura” bat zirudiena, 26 urteren ondoren erreferentzia da herrian, “eskualdean zein Euskal Herrian”.
26 urteko arrakastaren lau zutabeak “ikasleak, gurasoak, langileak eta laguntzen duten erakundeak” direla gaineratu du musika eskolako zuzendariak. Onartu duenez, “izaera pedagogikoa duen musika zikloa da Lesoinu”, eta musika «ikuspegi ezberdinetatik bizi dutenei» zuzendutakoa. Horretarako, egitarau oparoa antolatu dute, “guztion atseginerako”.
Hasteko, musikoterapia saioa egingo dute, Marta Bocos Tomas Garbizu Musika Eskolako irakasle eta Psikologian lizentziatuarekin. Iaz eman zituen lehenengo saioak eta aurten bigarren aldiz egingo ditu. Gaur zortzi bigarren saioa egingo du.
Etzi, berriz, Herri Eskolako ikasleentzako kontzertu pedagogikoa egingo dute, ohi bezala. Larunbatean kantu jira izango da herriko kaleetatik zehar, eta entsegua bihar egingo dute, 20:00etan, musika eskolan.
Egitaraua
Gaur
11:00etan. Musikoterapia, Marta Bocosen eskutik, Tomas Garbizu Musika Eskolan.
Etzi
11:00etan eta 11:45ean. Kontzertu pedagogikoa Lezo Herri Eskolan, Tomas Garbizuko ikasleekin.
19:00etan. Orkestra kontzertua, Gezala Auditoriumean, Errenteria Musikalen eskutik.
Hilak 24, larunbata
12:00etan. Herri abestiak abestuko dituzte, kantu jiran, Gurutze Santuaren plazan. Euria egiten badu, Saldise plazan.
19:00etan. Ganbara musika emanaldia Gezala Auditoriumean Kodak taldearekin (Lezoko eta Hondarribiko ikasleek osatzen dute).
Hilak 25, igandea
10:00etan. Txistularien diana kaleetatik zehar.
12:00etan. Erromeria egingo dute Gurutze Santuaren plazan (euriarekin Saldisen). Txalaparta, trikitilariak, txistulariak eta Murixkako dantzariak izango dira bertan.
Hilak 26, astelehena
19:00etan. Jazz konboa eta klakea, Errenteria Musikaleko taldeen eskutik, Gezalan.
Hilak 28, asteazkena
11:00etan. Musikoterapia, Marta Bocosen eskutik, Tomas Garbizu Musika Eskolan.
18:00etan eta 19:00etan. Musika eta informatika, Jon Berruezoren eskutik, musika eskolan.
Hilak 29, osteguna
17:00etan eta 18:00etan. Gorputz perkusioa Jurdana Otxoarekin, musika eskolan.
Hilak 30, ostirala
18:00etan. Kontzertu didaktikoa, Gezalan, musika eskolako taldeekin.
Hilak 31, larunbata
20:00etan. Folk kontzertua The Hastelen’s eta Ganbarakada Zumarte musika eskolako taldeekin, Gezalan.
