Emanaldien sarrerak Barrabarran eros daitezke aurrerantzean
Lezoko Udalak jakinarazi duenez, eurek antolatzen dituzten emanaldien edo ekitaldien sarrerak hemendik aurrera on-line ere eros ahal izango dira. Hain zuzen ere, www.barrabarra.eu webgunean eskuratzeko aukera egongo da. Esan dutenez, Internetez zein oh...
Lezoko Udalak jakinarazi duenez, eurek antolatzen dituzten emanaldien edo ekitaldien sarrerak hemendik aurrera on-line ere eros ahal izango dira. Hain zuzen ere, <a title="Barrabarra
” href=”www.barrabarra.eu”>www.barrabarra.eu webgunean eskuratzeko aukera egongo da.
Esan dutenez, Internetez zein ohiko tokietan saltzen diren txartelen arteko prezioen artean ez da alderik egongo.
Hala, udalak antolatutako emanaldiez gain, herriko kirol taldeek zein kultur jarduerak antolatzen dituztenek bertan saldu ahal izango dituzte sarrerak, nahi izanez gero.
