500 parte hartzaile bilduko ditu Donostia-Hondarribia mendi probak
Donostia Hondarribia Mendi Lasterketaren II. ekitaldia egingo dute etzi. Iazko lasterketan izandako arrakastaren ondorioz, Asics kirol jantzi markaren eta Hondarribiko Udalaren laguntzarekin antolatu dute bigarrena, eta Fortuna Kirol Elkarteak urteko egutegi ofizialean sartu du. Irteera Donostiako Katalunia plazan, eta helmuga Hondarribiko San Pedro kalean izango du probak. Goizeko bederatzi eta erdietan hasiko dute 31,2 kilometroko proba, eta 1.300 metroko gora-behera izango du. Bigarren ekitaldia Orain arte proba behin bakarrik egin bada ere, arrakasta handiko lasterketa bihurtu da: izena emateko epea zabaldu eta hiru ordura agortu ziren dortsalak. Hartara, lasterketa Asics Trail Series zirkuituan sartu dute, eta Donostia-Hondarribia proba Espainiako Estatuan zirkuitu horren barruan egingo dituzten lau probetatik lehena da. Kirolprobak lasterketa multzorako ere puntuagarria da. Itsasoa eta mendia 500 parte hartzaile bilduko ditu probak. Itsasoa etengabe izango dute begibistan, menditik, eta Pasaiako badia motoran zeharkatuko dute. Hondarribira Jaizkibeldik iristen direnean, Alde Zaharra pasatuko dute, eta Portuan izango dute helmuga. Sariak San Pedro kalean banatuko dituzte, 12:30ak aldera, eta lehengo hondarribiarrak sari berezia jasoko du. Ibilbidea gaur eta bihar artean markatuko dute, material biodegradagarriarekin, eta igande eta astelehenean garbituko dute. Hala, jendearen laguntza eskatu dute jarriko dituzten markak zaintzeko.
Donostia Hondarribia Mendi Lasterketaren II. ekitaldia egingo dute etzi. Iazko lasterketan izandako arrakastaren ondorioz, Asics kirol jantzi markaren eta Hondarribiko Udalaren laguntzarekin antolatu dute bigarrena, eta Fortuna Kirol Elkarteak urteko egutegi ofizialean sartu du.
Irteera Donostiako Katalunia plazan, eta helmuga Hondarribiko San Pedro kalean izango du probak. Goizeko bederatzi eta erdietan hasiko dute 31,2 kilometroko proba, eta 1.300 metroko gora-behera izango du.
Bigarren ekitaldia
Orain arte proba behin bakarrik egin bada ere, arrakasta handiko lasterketa bihurtu da: izena emateko epea zabaldu eta hiru ordura agortu ziren dortsalak.
Hartara, lasterketa Asics Trail Series zirkuituan sartu dute, eta Donostia-Hondarribia proba Espainiako Estatuan zirkuitu horren barruan egingo dituzten lau probetatik lehena da. Kirolprobak lasterketa multzorako ere puntuagarria da.
Itsasoa eta mendia
500 parte hartzaile bilduko ditu probak. Itsasoa etengabe izango dute begibistan, menditik, eta Pasaiako badia motoran zeharkatuko dute. Hondarribira Jaizkibeldik iristen direnean, Alde Zaharra pasatuko dute, eta Portuan izango dute helmuga.
Sariak San Pedro kalean banatuko dituzte, 12:30ak aldera, eta lehengo hondarribiarrak sari berezia jasoko du. Ibilbidea gaur eta bihar artean markatuko dute, material biodegradagarriarekin, eta igande eta astelehenean garbituko dute. Hala, jendearen laguntza eskatu dute jarriko dituzten markak zaintzeko.

