Elberdinen ‘Tiempo’ estreinatuko dute
Josu Elberdin musikagilearen beste lan bat estreinatuko dute igandean, Iruñean. Tiempo ipuin musikatua idatzi du Elberdinek, Iruñeko Orfeoiaren enkarguz, eta igandean abestuko du lehenbizikoz hango haurren abesbatzak, 18:00etan, Berriobeitiko Artica ...
Josu Elberdin musikagilearen beste lan bat estreinatuko dute igandean, Iruñean. Tiempo ipuin musikatua idatzi du Elberdinek, Iruñeko Orfeoiaren enkarguz, eta igandean abestuko du lehenbizikoz hango haurren abesbatzak, 18:00etan, Berriobeitiko Artica kultur etxean. Elberdinek berak azaldu duenez, «jolasteko askoz ere denbora gehiago eskatzen duten haurren kexa musikala da Tiempo».
