Eleak atxikitzeak biltzen ari da gazte auzipetuen alde
Errenteria-Oreretako sei gazte espetxeratzeko arriskuan daudela eta, Eleak mugimendua atxikimenduak biltzen ari da, eta ia 200 lagunek —tartean, herritar, sindikatu eta alderdi politikoak daude— sinatu dute atxikimendua gazte asanbladaren webgunean. “Eskubide zibilen eta politikoen aldeko defentsan ilegalizazio politika bertan behera uzteko premia” ikusten dutela adierazi dute, eta horregatik Eleak-en Gure Etxeko Atea Zabalik Dute kanpainarekin bat egiten dutela. Gazteek laster jakingo dute espetxeratzea erabakiko duen epaiaren berri, eta hurrengo egunean, agerraldia izango dela jakinarazi du ere Eleak-ek. Errenteria-Oreretako sei gazteei sei eta sei urte arteko espetxe zigorra ezarri zien urtarrilean Espainiako Auzitegi Nagusiak Segiko kide izatea leporatuta. Epai horri helegitea jarri zioten gorenean. Defentsak absoluzioa eskatzen du. Mugimenduak salatu duenez, “azken hamabost urteetan euskal herritar askoren aurkako salbuespen politikaren ondorioz daude egoera larri horretan” sei gazte auzipetuak. Gogorarazi duenez, “gazte erakunde independentista bateko kide izateagatik” kondenatu dituzte, “hain zuzen ere, zilegia ez ezik, legezkoa izan beharko lukeen jarduera politiko batengatik”. Eleak-en arabera, “Euskal Herrian benetako bake agertokia eta irtenbide demokratikoa lortzeko urratsak ematen ari diren garai honetan, hau bezalako egoera larriak ez dira ulertzen, ezta haiekin bat etorri ere”. Eleak herritar guztiengana zuzendu du kanpaina hori, eta euren atxikimendua ematera animatu ditu herritarrez gain, baina elkarteak ere. Era berean, gazteekiko [...]
Errenteria-Oreretako sei gazte espetxeratzeko arriskuan daudela eta, Eleak mugimendua atxikimenduak biltzen ari da, eta ia 200 lagunek —tartean, herritar, sindikatu eta alderdi politikoak daude— sinatu dute atxikimendua gazte asanbladaren webgunean. “Eskubide zibilen eta politikoen aldeko defentsan ilegalizazio politika bertan behera uzteko premia” ikusten dutela adierazi dute, eta horregatik Eleak-en Gure Etxeko Atea Zabalik Dute kanpainarekin bat egiten dutela.
Gazteek laster jakingo dute espetxeratzea erabakiko duen epaiaren berri, eta hurrengo egunean, agerraldia izango dela jakinarazi du ere Eleak-ek. Errenteria-Oreretako sei gazteei sei eta sei urte arteko espetxe zigorra ezarri zien urtarrilean Espainiako Auzitegi Nagusiak Segiko kide izatea leporatuta. Epai horri helegitea jarri zioten gorenean. Defentsak absoluzioa eskatzen du.
Mugimenduak salatu duenez, “azken hamabost urteetan euskal herritar askoren aurkako salbuespen politikaren ondorioz daude egoera larri horretan” sei gazte auzipetuak. Gogorarazi duenez, “gazte erakunde independentista bateko kide izateagatik” kondenatu dituzte, “hain zuzen ere, zilegia ez ezik, legezkoa izan beharko lukeen jarduera politiko batengatik”.
Eleak-en arabera, “Euskal Herrian benetako bake agertokia eta irtenbide demokratikoa lortzeko urratsak ematen ari diren garai honetan, hau bezalako egoera larriak ez dira ulertzen, ezta haiekin bat etorri ere”.
Eleak herritar guztiengana zuzendu du kanpaina hori, eta euren atxikimendua ematera animatu ditu herritarrez gain, baina elkarteak ere. Era berean, gazteekiko elkartasuna adierazteko egingo diren ekitaldietan parte hartzera gonbidatu ditu.
Atxikimendua adierazteko
Norbaitek atxikimendua adierazi nahi badu, bi bide ditu hori egin ahal izateko: argazki bidez http://oarsongazte1ez.blogspot.com.es/2012/10/deskargatuetazabaldu.html-en eta https://oreretakoga.info/atxikimendua-eman web orrian.