Topoa Antxotik lehen aldiz pasatu zenetik ehun urte, abenduaren 5ean
Antxok duen berezitasunetako bat da barrutia erdibitzen duen topoa. Hilabete barru, abenduaren 5ean, beteko dira 100 urte estreinakoz tren batek bertako burdinbidea gurutzatu zuela. Horren harira, Antxotarrok Historia Mintegiak hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako. Lehenengoa gaur arratsaldean izango da. Burdinbidearen Euskal Museoaren zuzendari izandako Juanjo Olaizolak hitzaldia emango Kultur Etxean, 19:30etik aurrera. Olaizolak Topoaren ehun urteko historia izango du hizpide, Topoa: ehun urte Gipuzkoaren zerbitzura izeneko hitzaldian. Azpiegituraren historiari buruzko solasaldiaren ondoren, Olaizolak topoaren garapenari buruzko iritzia emango du, Altza-Antxo-Galtzaraborda zatian izango duen eraginari buruzkoa hain zuzen. Izan ere, barrutiko Eskalantegi kaleko etxeen azpitik pasatuko litzateke burdinbide berria. Horrez gain, Antxoko azoka zaharreko geltokia, Molinao erreka azpitik trena pasatzea eta Galtzarabordara igoera ere aztertuko ditu hizlariak. Euskal Herriko burdinbidearen inguruko gaietan aditua da Olaizola, eta hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu. Azpeitiko Burdinbidearen Museoan hainbat postu bete ditu: zuzendaria, kudeatzailea, lokomotora gidaria, interbentorea, geltokiko arduraduna… “Eusko Jaurlaritzako egungo Garraio Sailak kaleratu zuen arte”, Antxotarrok-ek esan duenez: “Epaitegi batek berriro jarri zuen bere tokian”. Antxotarrok Historia Mintegiko kideentzat, topoak paper garrantzitsua bete du mende honetan zehar, “Donostia eta Irun [Hendaia barne] arteko gizartea egituratu zuen nolabait garraio azpiegiturak”. Gaurko hitzaldiaz gain, datorren ostiraletik aurrera (hilaren 17ra arte), erakusketa jarriko dute [...]
Antxok duen berezitasunetako bat da barrutia erdibitzen duen topoa. Hilabete barru, abenduaren 5ean, beteko dira 100 urte estreinakoz tren batek bertako burdinbidea gurutzatu zuela. Horren harira, Antxotarrok Historia Mintegiak hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako.
Lehenengoa gaur arratsaldean izango da. Burdinbidearen Euskal Museoaren zuzendari izandako Juanjo Olaizolak hitzaldia emango Kultur Etxean, 19:30etik aurrera. Olaizolak Topoaren ehun urteko historia izango du hizpide, Topoa: ehun urte Gipuzkoaren zerbitzura izeneko hitzaldian. Azpiegituraren historiari buruzko solasaldiaren ondoren, Olaizolak topoaren garapenari buruzko iritzia emango du, Altza-Antxo-Galtzaraborda zatian izango duen eraginari buruzkoa hain zuzen. Izan ere, barrutiko Eskalantegi kaleko etxeen azpitik pasatuko litzateke burdinbide berria. Horrez gain, Antxoko azoka zaharreko geltokia, Molinao erreka azpitik trena pasatzea eta Galtzarabordara igoera ere aztertuko ditu hizlariak.
Euskal Herriko burdinbidearen inguruko gaietan aditua da Olaizola, eta hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu. Azpeitiko Burdinbidearen Museoan hainbat postu bete ditu: zuzendaria, kudeatzailea, lokomotora gidaria, interbentorea, geltokiko arduraduna…
“Eusko Jaurlaritzako egungo Garraio Sailak kaleratu zuen arte”, Antxotarrok-ek esan duenez: “Epaitegi batek berriro jarri zuen bere tokian”.
Antxotarrok Historia Mintegiko kideentzat, topoak paper garrantzitsua bete du mende honetan zehar, “Donostia eta Irun [Hendaia barne] arteko gizartea egituratu zuen nolabait garraio azpiegiturak”.
Gaurko hitzaldiaz gain, datorren ostiraletik aurrera (hilaren 17ra arte), erakusketa jarriko dute Kultur Etxean bertan. Antxotarrok-ek adierazi duenez, “topoari buruzko dokumentu grafiko garrantzitsuena” da erakusketa, eta trenak Antxo eta Molinao inguruan zein Oarsoaldea eta Bidasoa eskualdeetan duen eragina azaltzen du. Argazkiez gain —”batzuk oso kuriosoak dira”—, burdinbideari lotutako beste hainbat material ere ikusi ahal izango dira. Erakusketa kentzearekin batera bukatuko dira historia eragileak antolatutako mendeurren ospakizunak.
Lehen ekitaldia, baina, iraila bukaeran egin zuten, San Fermin Txikietan. Gure Zumardian haur eta helduentzako trena jarri zuten, “arrakasta handiarekin”, ilara luzeak osatu baitzitutzen bertan ibili nahi zutenek. Horretarako Bidasoko Burdinbidearen Lagunekin aritu ziren lanean.