Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

TEDx Pasaia Womenek ideak trukatzeko toki izan nahi du

Abenduaren 1ean TEDx Pasaia Women ekitaldia antolatu dute, eta bertan “merezi duten ideiak” partekatuko dituzte hainbat emakumek. Izan ere, hori da TED (Teknologia, Entretenimendua eta Diseinuaren siglak) ekitaldien filosofia, ideiak partekatzearena alegia. Izaskun Barbierrek bere ekimenez antolatu du San Pedroko ekitaldia, Mujer: sueña y actúa! (Emakume: amets egin eta ekin!) lelopean. Goiz osoan zehar hainbat hizlarik hartuko dute parte (ikus egitaraua taulan). Gizartearen hainbat arloetan aritzen diren emakumeak izango dira Ondartxon 08:30etik aurrera hitz egingo dutenak. TED ekitaldiak AEBtan sortu ziren. X hizkiak, berriz, lokaltasuna adierazi nahi du, herriaren edo hiriaren izenak jarraituta. Abenduaren 1ean egingo dutenak izaera hori dauka, foro lokal bat izatearena. San Pedroko zita ez dago kasualitatez jarrita. Izan ere, Washingtonen egun horretan TEDxWomen ekitaldi nagusia egingo dute (bezperan hasiko bada ere), eta munduko 105 hiri gehiagotan ere egingo da (Espainiako estatuan Valentzian eta Bartzelonan bakarrik). Washingtonen bezperan egingo duten saioetako bat ikus ahal izango dute bertaratzen direnek, gosaltzen ari diren bitartean. Ondoren hasiko dira ponentziak, 10:00etan. Bertan emango dituzten hitzaldi guztiek ezaugarri komun bat daukate: hemezortzi minutu baino gehiago ez dute iraungo. “Hizlari bakoitzak izan duten ideia, esperientzia edo sentimendu bat kontatuko du”, esan du Barbierrek, “bere ametsa bete duen ala ez axola gabe”. Hitzaldi horien [...]

pasaiako hitza
Oarsoaldea
2012/11/22

Abenduaren 1ean TEDx Pasaia Women ekitaldia antolatu dute, eta bertan “merezi duten ideiak” partekatuko dituzte hainbat emakumek. Izan ere, hori da TED (Teknologia, Entretenimendua eta Diseinuaren siglak) ekitaldien filosofia, ideiak partekatzearena alegia.

Izaskun Barbierrek bere ekimenez antolatu du San Pedroko ekitaldia, Mujer: sueña y actúa! (Emakume: amets egin eta ekin!) lelopean. Goiz osoan zehar hainbat hizlarik hartuko dute parte (ikus egitaraua taulan). Gizartearen hainbat arloetan aritzen diren emakumeak izango dira Ondartxon 08:30etik aurrera hitz egingo dutenak.

TED ekitaldiak AEBtan sortu ziren. X hizkiak, berriz, lokaltasuna adierazi nahi du, herriaren edo hiriaren izenak jarraituta. Abenduaren 1ean egingo dutenak izaera hori dauka, foro lokal bat izatearena.

San Pedroko zita ez dago kasualitatez jarrita. Izan ere, Washingtonen egun horretan TEDxWomen ekitaldi nagusia egingo dute (bezperan hasiko bada ere), eta munduko 105 hiri gehiagotan ere egingo da (Espainiako estatuan Valentzian eta Bartzelonan bakarrik). Washingtonen bezperan egingo duten saioetako bat ikus ahal izango dute bertaratzen direnek, gosaltzen ari diren bitartean. Ondoren hasiko dira ponentziak, 10:00etan.

Bertan emango dituzten hitzaldi guztiek ezaugarri komun bat daukate: hemezortzi minutu baino gehiago ez dute iraungo. “Hizlari bakoitzak izan duten ideia, esperientzia edo sentimendu bat kontatuko du”, esan du Barbierrek, “bere ametsa bete duen ala ez axola gabe”. Hitzaldi horien helburua gainontzeko parte hartzaileei “mundua aldatu dezaketeela” erakusten laguntzea da.

Emango dituzten hitzaldiak bideoz grabatuko dituzte, eta ondoren Internetera igo. Barbierrek adierazi duenez, www.eitb.com-en streaming bidez emitituko dute Pasaiako TEDx ekitaldia.

 

Hizlariak, emakumeak

Antolatzaileak adierazi duenez, TEDx-ak emakume eta gizonei irekita daude, “baina Pasaian bereizten jakin izan dugu, eta hizlariak emakumeak bakarrik izango dira, zailtasunak gainditzeko aukera izan duten emakumeak”. Hitza hartuko dutenak udalerrikoak bertakoak zein ingurukoak izango dira.

Hala ere, gonbidatu dituzten hizlariez gain, norbanakoek ponentzia bat aurkezteko aukera izango dute. Hori bai, bost minutukoak izango dira horiek. Izena emateko, ekitaldiaren webgunean sartuta, harremanetan jarri behar da antolatzailearekin (http://tedxpasaiawomen.com). Hiru hautatuko dituzte, ponentzia gehiago aurkezten badira.

Webgune horretan bertan eman behar da izena. Ehun lagunentzako tokia egongo da, eta dohainik izango da. Hitzaldiak bukatu ondoren, bazkaria egingo dute (hori ordaindu beharrekoa izango da). Haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko dute antolatzaileek, eta izena emateko galdetegian ezarri behar da erabiliko den ala ez.

Egitaraua

  • 08:30-10:00. Gosaria eta TEDx Womenen lehen saioaren streaming bidezko proiekzioa.
  • 10:05-10:10. TEDx Pasaia Womenen aurkezpena.
  • 10:10-10:28. Rosa Garcia Orellan idazleak emakume pasaitarrek XX. mendean espazio publiko eta publikoan jokatutako papera azalduko du.
  • 10:30-10:45. Nere Ariztoy. Errioxan Urte Sabatikoa lehiaketaren irabazlea. Ya no hay vuelta atrás: la lucha por un sueño hitzaldia emango du.
  • 10:47-11:07. Nati Rufo, Lilaton taldekoa. Lasterketaren jaiotzari eta garapenari buruz ariko da.
  • 11:09-11:24. Eva Salaberria. Donostia 2016 Bulegoko zuzendari-kudeatzailea da.
  • 11:26-11:40. Babro Bellido: Al sol siéntate y abdica para ser reina de ti misma.
  • 11:42-12:00. Ane Miren Miralles: Ametsen kutxa. Pasaia-Lezo Lizeoko irakasle eta psikologoa da, baita Albaolako kide ere. Hainbat espediziotan parte hartu du.
  • 12:00-12:20. Atsedena kafea hartzeko.
  • 12:20-12:30. Ana Sanchez, Herbehereetan bizi den pianojole pasaitarra.
  • 12:32-12:48. Marivi Roteta, Pasaiako Udalean 28 urtez zinegotzi izandakoa, eta Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Sailen zuzendari izan zen lehen emakumea.
  • 12:50-13:08. Itziar Irazusta. 2011n Langile Kudeaketan sariduna. Taldeak Sortzeko Saria ere lortu zuen.

Dora Salazar eskulturgileak ere parte hartuko duela jakinarazi dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Burujabetza eske elkartu dira 180 alkate inguru Bergaran

Kultura, Gipuzkoa

Ahotsak eta omenaldiak ardatz Donostiako Jazzaldian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak aitortza egin die Lourdes Herrastiri eta Paco Etxeberriari, memoria demokratikoa berreskuratzen egindako ekarpenagatik

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako baserritarrak «haserre» daude, mendiko uren kontagailuen afera dela eta

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.