Golik gabeko bidezko berdinketa Pasaia eta Beasainen artean
Pasaiak eta Beasainek golik sartu gabe bukatu zuten larunbateko partida. Norgehiagoka nahiko parekatua izan zen hasieratik, eta zelai erdiko jokoa nagusitu zen, atezainei arazorik sortu gabe. Pasaiak, erdilarien artean baja asko eduki arren, lan txukuna egin zuen, baina goierritarren esperientziak geldiarazi zuen. Bigarren zatian antxotarrek presio are handiagoa egin zuten, baina emaitzarik ez zuten lortu, nahiz eta azkeneko minutuetan hiru aukera izan zituzten. Donibane, bide okerretik Donibane Eskubaloiak denboraldiko bosgarren partida galdu zuen larunbatean Lezon, Tolosaren kontra (27-36). Puntu bakarrarekin, sailkapeneko azkeneko postuan dira arrosak.
Pasaiak eta Beasainek golik sartu gabe bukatu zuten larunbateko partida. Norgehiagoka nahiko parekatua izan zen hasieratik, eta zelai erdiko jokoa nagusitu zen, atezainei arazorik sortu gabe.
Pasaiak, erdilarien artean baja asko eduki arren, lan txukuna egin zuen, baina goierritarren esperientziak geldiarazi zuen.
Bigarren zatian antxotarrek presio are handiagoa egin zuten, baina emaitzarik ez zuten lortu, nahiz eta azkeneko minutuetan hiru aukera izan zituzten.
Donibane, bide okerretik
Donibane Eskubaloiak denboraldiko bosgarren partida galdu zuen larunbatean Lezon, Tolosaren kontra (27-36). Puntu bakarrarekin, sailkapeneko azkeneko postuan dira arrosak.
