Iparrako tabernakoa, gozoena
Asteburuan ospatu dute Antxon Laurak Bat Egunaren bigarren zatia. Aurreko asteburuan Trintxerpen egin bezala, pintxo lehiaketa egin zuten ostiral eta larunbatean barrutian. Sei tabernak hartu zuten parte: Mimosek, Prost!-ek, Danik, Kamiok, Ekarrik eta...
Asteburuan ospatu dute Antxon Laurak Bat Egunaren bigarren zatia. Aurreko asteburuan Trintxerpen egin bezala, pintxo lehiaketa egin zuten ostiral eta larunbatean barrutian. Sei tabernak hartu zuten parte: Mimosek, Prost!-ek, Danik, Kamiok, Ekarrik eta Iparrak. Azken taberna horretan prestatutako brotxeta aukeratu zuten gozoena bezala dastatu zuten bezeroek. Parte hartzaile guztien artean zozketa egingo dute: Oarsoaldeko zazpi museotarako hamar sarrera bikoitz banatuko ditu Laurak Batek.

