Musika eskolako ikasleen txanda

Astelehenaz geroztik musika eskolako ikasleak ari dira kontzertuak eskaintzen Musikaz Blai jaialdiaren barruan. Bihar eta etzi ere, ikasleek joko dute Gudarien Enparantzako karparen barruko agertokian. Horrez gain, buruhandiak irtengo dira bi egunetan, 17:30ean, eta etzi, 20:00etan, Donibaneko Itsas Mendiko Txistu taldearen kontzertua izango da. Astebururako, berriz, hamaika kontzertu eta ekitaldi iragarri dituzte. Egitaraua osorik ikusteko klikatu hemen.

admin

Futbito txapelketako emaitzak sarean

Joan den astean hasi zen Don Vito futbito txapelketa, eta uztailaren 20ra arte egunero jokatuko dituzte partidak astelehenetik ostiralera. Hala, parte hartuko dute hamabi taldeen arteko norgehiagoken emaitzak jakin nahi dituenak sarean bisitatu ahal iz...

admin

‘Atabal,’ kartelik onena

2012ko Madalen Jaietako kartel lehiaketa Iñaki Fernandez Iturmendi nafarrak irabazi du, Atabal lanarekin. Hain zuzen, musika tresna hori da kartelaren protagonista, eta barruan Errenteriako armarria du. Atzean, berriz, Jasokundeko Amaren eliza ikus da...

admin

Barrikotea egingo dute larunbatean Atamitxen

Ugaldetxon barrikote-afaria antolatu dute larunbat honetarako (hilaren 9rako). 21:00etan izango da, Atamitxen. Afarirako txartelak dagoeneko salgai daude Intxixu jatetxean, 20 euroan (ikasleentzat, erretiratuentzat eta langabeentzat 15 euroan jarri dit...

admin

Euskal Jaia oparo heldu da aurten Donibanera

Asteburuan ospatuko dute Donibanen Euskal Jaia, Bixi-Bixi Kultur Elkarteak antolatuta. Ostiralean hasi eta igandera bitartean, euskal giroa nagusituko da kaleetan, hamaika ekitaldi antolatu baitituzte hiru egunetarako. Nafarroaren konkistaren 500. urteurrenaren harira maiatzerako antolatu zituztenak, bertan behera utzi behar izan zituzten euriarengatik, eta jarduera horiek guztiak batu dizkiete aurrez antolatua zuten Euskal Jaiaren egitarauari, are eta eskaintza oparoagoa osatuz. Euskal Jaiarako aurtengo gonbidatu berezia, Galiziako herria izango da. Hiru ekitaldi dira nabarmentzeko modukoak; ostiralean, Allur dantza taldearen ikuskizuna, Izanak Dirau 1512, larunbatean arratsaldeko Sagardo Feria, eta igandean bertso bazkaria. Bazkarirako txartelak 20 euroan eros daitezke, Pari Berri eta Itziar tabernetan. Haurren txartelak 7 euro balio du. Horiez gain, bada askoz gehiago. Honatx egitaraua: Hilak 8, ostirala: 21:30: Aurkezpen ekitaldia. 22:00: Allur dantza taldearen Izanak dirau ikuskizuna, plazan. Hilak 9, larunbata: 17:00: Sagardo Feria, Rezola, Bereziartua, Petritegi, Egi-Luze, Lizeaga, eta Gartziategi sagardotegien eskutik. 17:30: Sagardoaren prozesua bertsoen eta musikaren bidez. 18:00: Nafarroako itsasoan nabigatzeko aukera. 18:00: Antzinako lanbideen erakusketa. 18:00: Elkarteen arteko sukaldaritza txapelketa: Ixkiro, Usoa, Itsas Mendi, Bixi-Bixi, Yola, eta San Juan arraun elkartea. 18:30: Dangiliske plaza dantza eta Muxikoak. 20:30: Afaltzeko, pintxoak debalde 22:00: Gartxot filmaren emanaldia. Hilak 10, igandea: 10:00: Diana txistulariekin 11:00: Kalejira trikitilariekin. 11:30: Dultzaineroak. 12:00: Dantzari Txikien [...]

admin

Artisau azoka 30 posturekin Niessen merkataritza gunean

Hurrengo astean, hilaren 13tik 17ra, hainbat artisau produktu eta arlo horri lotutako beste zenbait lan ikusteko aukera izango da Niessen merkataritza zentroan. 30 postu izango dira guztira, eta haurrentzako tailerrak eta sabel dantza ikusteko aukera i...

admin

Saskibaloia sustatu nahi du Gamon Kirol Elkarteak

Gamon Kirol Elkarteak saskibaloian izena ematera animatu ditu gazteak. Datorren urtean hiru talde izatea da bere asmoa Haur (1999-2000), Kadete (1997-1998) eta Gazte (1995-1996) mailetan. Ekainaren 20ra arte astelehenero ari dira entrenamenduak egiten ...

admin

Oiartzunek ez du errauste planta finantzatuko

Oarsoaldeko udalek ez dute dirurik bideratuko errauste plantarako, tartean, Oiartzungoak. Hala jakinarazi zuten atzo egindako agerraldian.

admin

Irunek kaleratzeei «stop» esan die

Martxoan hasi zen lanean baino orain aukeztu dute Stop Deshaucios herri mugimenduaren Bidasoko taldea. “Etxebizitza duin bat izateko eskubidearen alde” hiru hilabete daramate lanean eta astero etxerik gabe geratu den pertsona bat iritsi zai...

admin

Kaputxinoetako igerilekuak hilaren 18an irekiko dituzte

Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, hilaren 18an zabalduko dituzte Kaputxinoetako udal igerilekuak. Patronatuko abonatuek sarrera doan izango dute. Gainontzekoentzat, berriz, ondoko koadroan azaltzen diren tarifak zehaztu ditu. Oraindik, ordea, e...

admin

Herri arteko txapelketatik kanpo geratu da Errenteria

Errenteriak ezin izan du aurrera egin herri arteko esku pilota zein pala txapelketan, eta partida bakarra irabazi du larruzko paletan. Horrenbestez, asteburu honetako zein aurreko emaitzak kontuan hartuta, pala txapelketan 3-1 geratu da Olaberriaren ko...

admin

Arkume Egunerako izena eman daiteke

Xanistebanetako Arkume Egunerako izena emateko epea atzo ireki zuten, eta hilaren 18ra arte egongo da zabalik, hainbat tokitan: Gurutzen, Bizardian; Altzibarren, Irundarrenen; Elizalden, txokolategian, Amazkarren, Mirenen, Makutxon eta Sorginen; Karrik...

admin

100 urte beranduago, pasaka Kontzejupean

Egun historikoa izan zen igandea Oiartzungo Kontzejupean. Ehun urte baino gehiago ziren bertan pasakan aritzeari utzi ziotela, eta igandean berriro txapelketa bati ekin zioten, Pasaka Eskuz Oiartzungo I. Herri Txapelketari. Hiru partida jokatu zituzten...

admin

Aulki mugikorrekoen zortzi garaipen Gipuzkoako Txapelketan

Santiagotarrak Arraun Elkarteko aulki mugikorreko kadeteek lehen postua lortu dute Gipuzkoako Ligan. Joan den larunbatean jaso zuten txapela, Orion ospatu zen hainbat mailetako Gipuzkoako Txapelketaren ondoren. Helduak, kadeteak, gazteak eta haurrak le...

admin

Hondakinen kudeaketarako estrategiak etzi aurkeztuko dituzte Pasaian

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur goizean aurkeztu du hondakinen kudeaketarako estrategiak biltzen dituen dokumentua Batzar Nagusietan. Gaur egungo hiru zabortegi kutsakorrak  ixtea, hondakin guztiak tratatzea eta sei konpostaje planta sortzea aurreikus dute, besteak beste. Horrez gain, Zubietan biometanizazio planta bat sortuko dutela iragarri dute. Esan dutenez, planta horrek energia berriztagarria sortuko du. Azpiegitura sare osoa egiteko orain arte aurreikusitako diruaren erdia beharko dutela nabarmendu dute Foru Aldundiko iturriek, Prebentzio arloari ere garrantzi berezia eman nahi diote. Hala,  2016rako hondakin sorrera % 4 murriztuko dutela esan dute, Gipuzkoako Foru Aldundiak dioenez, “sortzen ez dena delako hondakin onena”. Bilketari dagokionez, 2016rako lurralde osoko hondakin guztien % 60 gaika biltzea aurreikusi du estrategiak. Autokonpostajea eta konpostaje komunitarioa sustatzeaz gain, elikagaien xahuketa eragoztea ere aurreikusi dute. Gaur goizeko aurkezpenean Juan Karlos Alduntzin Ingurumeneko diputatuak eta estrategia diseinatu dute Europako bost adituetako lauk parte hartu dute: Joan Marx Simon Llumá zientzia ekonomikoetan lizentziduna eta Zero Waste Europe mugimenduko zuzendaria; Laia Valenzuela Ingurumen zientzietan lizentziaduna eta udal kudeaketan espezializatua; Frederic Puig Magrinyá Spora Serveis Ambientaleseko sortzaileetako eta zuzendarietako  bat, eta Martin Steiner hondakinen kudeaketan eta uraren babesean espezializatua eta Europako Inbertsio Bankuaren proiektu ebaluatzailea. Arratsaldean Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari aurkeztuko diot goizean Batzar Nagusietan aurkeztu dute plana, eta [...]

admin

Alkartasunaren hamabostaldiak oraindik badu soka

Lehengo asteburuko Sagardo Jaia eta Dantzari Txiki Egunaren ondotik, pare bat egun atseden hartu eta berrindartuta heldu da Antxora Alkartasunaren hamabostaldia. Gaur arratsaldean Muxikoetan trebatzen aritu direnak azkenekoz elkartuko dira ikasleek hal...

admin

Artisautza eta janarien 80 stand jarriko dituzte Erdi Aroko Azokan

Hondarribia Erdi Arora bueltatuko da bi egunez, izan ere, Erdi Aroko Azoka antolatu dute astebururako. Erakustegiak, tailerrak eta animazioak izango dira Gune Historikoan. Artisautza eta janarien 80 stand inguru jarriko dituzte, eta aintzinako tresnak ezagutzeko aukera izango da. Hondarribia, Erdi Aroan, merkataritza-gune garrantzitsua izan zen eta merkatuei esker, merkatari eta artisauen komunitate dinamikoa bihurtu zen. Horrela, arotzak, errementariak, upelgileak, urreginak, harginak… Erdi Aroko hirigunera itzuliko dira, garai hartako artisauen jakintza eta langintza ezagutzeko. Postuez gain, makina bat ekitaldi izango dira bi egunetan. Saltinbankiak, titiriteroak, malabaristak eta juglareak, Hondarribian bilduko dira azokako bizitza islatu eta girotzeko eta antzinean bezala, kristau-kultura, judutarra eta arabiarra elkarrekin egongo dira. Milaka bisitari izaten ditu azokak urtero. Tailerrak eta erakustaldiak Erdi Aroko ohiturak ezagutzeko tailerretan parte hartzeko aukera eskeiniko dute: buztina, landareak, ehundegia, beira puztua, tradiziozko jokoak, egurrezko kateak eta El Trapi haur tailerra. Eta horretaz gain, ikuskizun anitz izango dira: arku jaurtiketak, aldi bereko xake partidak, gaiteroak, txotxongiloak, juglareak, malabaristak, kontu kontari, aintzinako tresnen erakusketa, arabiar haima eta ardiaren gunea, motzaldia, tailerra eta erakusketa. “Alde Zaharra Erdi Aroko gaiekin apainduko dugu, eta bide batez, bizilagunei azoka honek zor ditzazkeen arazoen inguruan ulerpena eta barkamena eskatu nahi nieke. Jakin badakigu hala dela, baina ekimen oso berezia [...]

admin

Langaitz Ikastolaren eraikinetan konponketak egin ditu udalak

Langaitz Ikastolaren eraikinetan konponketak egin ditu udalak

admin

Erraustegiaren kontrako mosaikorako hasi da prestatzen Lezo Zero Zabor taldea

Hilaren 17an Donostiako Sagues auzoan errausketaren kontra egingo duten mosaiko handian parte hartzeko deia luzatu du Lezo Zero Zabor Taldeak. Eurek bertan parte hartuko dute, eta herritarren artean kartulinak banatuko dituztela adierazi dute. Horrela,...

admin
Gehiago