
Ama Guadalupekoa, Gurutzetako Alabak eta Talaia Eskolako Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako ikasleek bertso saioa izango dute gaur, asteazkena, Hondartza kiroladegian, 17:00etatik 18:15era, Gu ere bertsolari egitasmoaren barruan.

Hondakinak atez ate biltzearen aldeko ahotsak eta kontrakoak. Denak bildu ziren atzo Donibaneko pleno aretoan. Pasaitarren Eskubideak taldearen mozioa eztabaidatu zuten atzoko plenoan, eta gaiaren gaineko kontsulta eskatzeko han bildu ziren hamarnaka herritar, aldarriak eskuan. Publiko artean,
