"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

2014/10

Torri Gukin, erretiratuen aisia eskaintza bermatzeko egitasmoa Oiartzunen

Hiru auzotan jarriko da abian urtarrilean. Auzo horietan informazio batzarrak egingo dituzte hilean zehar. Egitasmoaren martxa egokia bada, beste auzoetara zabalduko dute.

Molinaoko kaian "behar bezala egin ez izana" sentitzen du Udalak

Errenteriako Udalak, Jose Manuel Ferradas Ingurumen eta Mendietako zinegotziaren bidez, Molinaoko zamalan deserosoak "izugarri sentitzen" dituela jakinarazi du. Ingurumen Sailak irailaren 25eko zamalanak deitoratu ditu.

Donostian aurkitu duten gorpua larunbatean desagertu zen errenteriarrarena da

Larunbatean 88 urteko gizonaren desagerpenaren salaketa aurkeztu zuen bere familiak. Saguesko arroketan aurkitu zuten bere gorpua, atzo arratsaldean. Ertzainak eta Gurutze Gorriko kideek erreskatatu zuten.

Europa eta AEBen arteko komertzio libreko itunaren gaineko hitzaldia emango dute hilaren 8an

Alternatibak eta Gorripideak antolatuta, Europaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko komertzio libreko itunari buruzko hitzaldia emango dute hilaren 8an Mikelazulon. Hizlariak Tom Kucharz Ekologistak Martxaneko kidea eta Jose Ramon Mariño ATTACekoa izango dira.

oarso bidasoko hitza

Kantuzaleek badute zita larunbatean Donibanen

Donibaneko kantu jira larunbatean irtengo da ikasturte honetan lehenbizikoz. 12:00etarako jarri dute zita, Meipin. Handik irtengo dira txistulariak lagunduta.

olatz mitxelena

Umorezko antzerkiaren plaza bihurtuko da Pasaia

Bost antzezlan ikusi ahalko dira, bi asteburuetan.

olatz mitxelena

Emakume heldu eta gazteek pilotan aritzeko aukera dute Oiartzunen

Adin guztietako emakumeek dute aukera pilotan trebatzeko. Gazteenek txapelketetan parte hartzeko aukera izango dute.

Txerri Eguna prestatzen hasiko dira Oiartzunen

Fermiñenen egingo dute bilkura, hilaren 7an, 19:00etan. Herritar oro dago bertara gonbidatuta.

Energia berriztagarriak, ekintzailetza eta parte hartze prozesuak, Oarsoaldeko bizilagunen lehentasun

Hamaika proiektu adostu dituzte Oarsoaldeko bizilagunek Gipuzkoako Foru aldundiak emandako 500.000 euroak inbertitzeko.

oarso bidasoko hitza

Ingurumenaren aldeko politikan Pasaiak egindako urratsak txalotu ditu Eguzkik

Zintzilikarioak puskatu izana salatu du Eguzkik eta erasotutako zinegotziari elkartasuna adierazi dio.

olatz mitxelena

Izuaren etxea prestatzen hasiko dira ostiralean Saindua gaztelekuan

Hilaren 31n Izuaren Etxea bilakatuko da Saindua gaztelekua eta ostiral honetan prestatzen hasiko dira.

hondarribiko hitza

Gazte ekintzetarako diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu dute

Udalak eskaera eredua bidali die interesdunei, baina norbaitek beharko balu Pasaiako udalaren webgunean eskaria eredua eskuragarri jarri dute.

olatz mitxelena

Hiru proposamen eta Kataluniari buruzko mozioa aurrera atera ditu Errenteriako Udalbatzak

Bake epaile berria, etxez etxeko zerbitzua indartzea eta euskara ikasteko diru laguntzak malguagoak izatea erabaki du udalbatzarrak. Kataluniako herri galdeketa eta Auzitegi Konstituzionalaren debekua ere izan dituzte hizpide, urgentziazko mozio baten harira.

Luzuriaga Eguna

Gernikako Astraren esperientzia, Luzuriaga herri-olarako eredu

Egiten ari diren prozesu parte-hartzailean, eredugarritzat jotzen dituzten beste esperientzia batzuk aztertuko dituzte.

olatz mitxelena
Gehiago