Irabazi Pasaia "espazio berriak eraikitzeko" sortu dute

Alternativa Republicana, Equo eta Ezker Anitza-IU dira iniziatibaren sustatzaile eta partaideak.

olatz mitxelena

«Aitzolek kalean egon behar du»

Ostiral ilunabarrean egindako agerraldian, herri mobilizazioa eta konpromisoa eskatu dituzte larri gaixo dagoen presoaren aldeko askatasuna eskatzeko.

Fruta eta barazkien errezeten sariak banatu dituzte

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eskualdeko lau herrietan 45 errezeta jaso ditu lau udalerrietako 32 establezimendutan, fruitu eta barazkiak oinarri dituztenak. Errenteria-Oreretako Euskaldarrak elkartean egin zuten atzo sari banaketa.

oarso bidasoko hitza

Kontadoreen teleirakurketa zerbitzua abian jarriko du Hondarribian Txinzerrek

Errandoneako urtegitik ura hartzen duten 8.540 kontagailu aldatuko dituzte. Bederatzi hilabete prozesua izango da, eta herritarrei informazio zehatza emango diete.

hondarribiko hitza

Asteazkenera arte eska daitezke Errigora produktuak dituen saskiak

Nafarroako Erriberako produktuak erosteko, eta bide batez, hango euskalgintza laguntzeko —%25 bideratuko dute—, 50 euroko saskia eros daiteke. Proiektua zein Erriberako euskalgintzaren egoera azaldu zuten asteartean Errenteria-Oreretan, hitzaldi batean. Erriberako AEKko bi ikaslek bideoa grabatu zuten, propio, hitzaldirako. http://youtu.be/7FUxSfSAkS8

Aitzol Gogorza presoa Basurtuko erietxera eraman dute, birika tronboenbolismo batengatik

Basurtuko ospitalera eraman zuten asteazkenean Basauriko espetxean duten preso oreretarra, Etxerat-ek jakinarazi duenez. Arnas arazoak zituen, eta birikan isurtzea aurkitu zioten. Birika infartua edukitzeko arriskuan dago, eta frogak egingo dizkiote ospitalean. Nahasmen obsesibo konpultsiboa du.

Behobia-Donostia fenomenoa, HITZA-ren gehigarri berezian

Igandeko lasterketaren berri zehatz izateko informazio orokorra, aholkuak, korrikalarien iritziak eta bestelakoak bildu diru Oarsoaldeko eta Bidasoko euskarazko egunkariak. Ondoko PDFa jaitsita ikus daiteke dena.

oarso bidasoko hitza

Zineforum saioa, Sainduan

oarso bidasoko hitza

Andy Villalon kubatarraren gitarra emanaldia, Banako tabernan

Andy Villalon gitarrista kubatarrak kontzertua emnago du ostiral honetan, hilak 7, 21:00etan Banako aretoan. "Inguruko gitarra looper onenetariko bat da, doinu, moldaketa eta soinu guztiak gitarrarekin unean osatzen dituen musikari fina", azaldu du Urbil Artola Banakoko arduraunak.

hondarribiko hitza
Halakoak izango dira organikoa birziklatzeko edukiontziak

Errenteriako bosgarren edukiontzia "iragarritako porrota" da Eguzkirentzat

Erabakia alderdi politikoen "kalkulu elektoralen arabera" hartu dela esan du talde ekologista eta antinuklearrak, eta ziur dago "emaitza eskasak" lortuko dituela. Eredua inguruko herrietan dagoela esan dute.

Fronte Zabala, Hondarribiko Sorturen astearteko batzarraren gaia

Muaran izango da batzarra, 19:30ean.

hondarribiko hitza

Txartelik ez izan arren bihar goizean Zurriolara joatera deitu du Gure Esku Dago dinamikak

Zurriolako Mosaikoan 5000 lagun biltzea zen erronka eta jada 10.000 lagunek eman dute izena jada; igandean, Behobia-Donostia bitartean koloretako aterkiak zabaltzeko eskatu dute.

oarso bidasoko hitza

Benito Lertxundik Oiartzunen kontzertua emango du hilaren 15ean

Kanta zaharrak eta berriak joko ditu oriotarrak Elorsoro kiroldegian. http://youtu.be/L0oflZiXBUw

Verdiren ' La Traviata' eszenaratuko dute Itsas Etxean, igandean

Camerata Lirica taldeak La Traviata operaren moldaketa eszeneratua egingo du igandean, hilaren 9an, Itsas Etxea Auditoriumean. Sarrerak 8 euro balio du.

hondarribiko hitza

Adin eta gustu ezberdinetako lezoarrentzat, 40 ekitaldi datozen bi hilabetean

Lehen ekitaldia bihar izango da, Khea Ziater taldeak Gezalan antzerki saioa emango du, 'Satisfakzion'. Herriko eragileek antolatuko dute, abenduaren 15etik 24ra, Liburu eta Disko Azoka.

Ikuskak Trintxerpetik Donibanera eta Antxora egingo du jauzi aurten

Hilaren 21era arte eszenatoki bilakatuko dira kaleak film laburren jaialdiarekin.

olatz mitxelena
Gehiago