Ezker Anitza: "Memoria eta sinesgarritasuna falta zaio PSE-EEri"

PSEk egindako kritikak "urduritasuna, memoria koherentzia eza" islatzen duela uste du Jose Manuel Ferradas Ezker Anitzako zinegotziak.

'Town of runners' dokumentala eta hitzaldia, ostiralean Itsas Etxean

Town of runners dokumentala proiektatuko dute ostiralean, hilak 7, Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Ondoren Sintayehu Eshetu eta Biruk Fikadu protagonistekin hitzaldia egongo da. Etiopia-Utopia Fundazioak antolatzen du eta sarrerak 4 euro balio du.

hondarribiko hitza

Aparkalekuak egokituko dituzte Behobia-Donostiagatik, eta autobus lineak aldatu

Lasterketa dela eta, aparkalekuak kenduko dituzte Nafarroa etorbidean. Horregatik, aparkalekuak jarriko dituzte larunbat eguerditik igandeko 18:00ak arte Papresan eta Fanderiako tenis kantxan.

EAJk uste du EH Bilduk ez duela adostasunetarako borondaterik

Jeltzaleek salatu dute EH Bilduk "gehiengoa izango balu bezala jokatzen duela, oposizioko alderdiak gutxietsiz eta mespretxatuz".

olatz mitxelena

Blues jaialdia saritu dute AEBn

Blues Foundation erakunde estatubatuarrak Hondarribiko Blues Jaialdia saritu du, generoari egiten dion ekarpenarengatik. "Harrituta gaude. Sari honek urteotan egindako lana berresten du", onartu du Carlos Malles jaialdiaren zuzendariak. Urtarrilaren 23an jasoko dute Keeping The Blues Alive saria, Memphisen. Uztailerako hamargarren ekitaldia antolatzen ari dira.

hondarribiko hitza

Nitxoetatik hezurrak ateratzeko tramitazioa martxan jarri du udalak

Orain hamar urte baino gehiago hil ziren pertsonen hezurrak aterako dituzte.

Guadalupeko fuertea bisitatzeko ostegunean eman behar da izena

Zortzi laguneko taldea osatu behar da bisita egin ahal izateko. Udazkenean, larunbatero eskainiko dituzte ordubeteko bisitak.

hondarribiko hitza

Bertso eskola abiatu du Itaia Kolektiboak Donibanen

Haur eta gazteei bideratutako bertso eskola izango da Donibanekoa

olatz mitxelena

Sanpedrotarra Arraun Klubak urteroko batzar orokorra deitu du

Hilaren 16an bilduko dira klubeko bazkideek, urtearen balantzea egin eta datorren urterako egitasmoak aurkezteko.

olatz mitxelena

EH Bilduk presio fiskala baretzeari uko egin diola salatu du PSE-EEk

Aurreikuspen ekonomikoak positiboak izanik, pasaitarrek onurak igarri beharko lituzketela defendatu du PSE-EEk.

olatz mitxelena

Akordeoi orkestren kontzertua larunbatean Trintxerpen

Illunbe eta Zero Sette orkestrek joko dute alkateordetzan, 19:30ean.

olatz mitxelena

Gasteizko emakumearen hilketa salatuko dute gaur Oiartzunen

19:30ean elkarretaratzera deitu dituzte herritarrak, plazako txoko feministan.

Udal hauteskundeetarako herri programa finkatuko du EH Bilduk hilabete honetan

Hiru batzar egingo ditu hilabete honetan koalizio ezkertiar eta soberanistak, udaberriko bozketak lantzen joateko. Hilaren 13an eta 20an (Xenpelar Etxean, 19:00etan) eta 29an (Alkartetxean, 11:00etan) izango dira bilerak.

Sabino Cuadraren hitzaldia

hondarribiko hitza
Pasaiako portua

Urrian trafikoaren gorakadari eutsi dio Pasaiako Portuak

Iazko urriko datuekin alderatuta azken hilabetean %15 egin du gora portuko trafikoak; guztira, aurtengo hazkundeak, %23, 91 gainditu du.

olatz mitxelena

Udazken kulturala antolatu du Bixi-Bixik lehenbizikoz

Pako Aristi, Petti eta Iñigo Aranbarri gonbidatu dituzte Donibanera

olatz mitxelena

Pasaia-Lezo Lizeoak Ziburuko ikastolaren aldeko manifestaziora joateko deialdia egin du

Antolatu duten autobusa 14:30ean irtengo da Donibanetik; elkartasun hamaiketakoa antolatu du ikasleen euskara taldeak dirua lortzeko.

olatz mitxelena
Gehiago