Askatasun Haizea Dabil Eguna, igandean

Urkabera igoera egingo dute lehenik, eta eguna bukatzeko bazkaria egingo dute

Bi anai erreskatutu behar izan dituzte, Donibaneko puntetan itsasora erorita

Arrantzara zihoazela anaietako bat erori eta bestea bera laguntzera bota da

olatz mitxelena

Udalekuetan eta kanpaldietan izena emateko epea astelehenean irekiko dute

Aurreko urtetan ez bezala, txikienentzako eta udalekuetako plazak ez dituzte zozkatuko

Oarso Taldea Duintasunaren Martxa

Duintasun Martxetara joateko deialdia egin du Oarso Taldeak

Martxoaren 21ean Madrilen egingo dute mobilizazioa; autobusak antolatu dituzte Oarsoaldean

arrauna, trafikoa, klasikoa

Larunbatean San Pedroko traineru test-estropada jokatuko da

Arraunlariak gogotsu ari dira prestatzen denboraldia hasi aurreko indar erakustaldirako; San Miguel Liga osatzen duten hamabi taldeetatik zazpi egongo dira larunbatean Pasaian.

olatz mitxelena

Furgobaratzak Baratze Parkeko erabiltzaileen zalantzak argituko ditu

Produktu eta landare ekologikoak erosteko aukera izango dute Furgobaratza zerbitzuari esker Lezoko Baratze Parkeko erabiltzaileek

Musikeneko banda sinfonikoaren kontzertua

Musikeneko banda sinfonikoak kontzertua emango du larunbatean, Fatimako parrokian

Jose Rafael Pascual Vilaplanaren zuzendaritzapean ariko dira; EMKE eta Musikenek duten hitzarmenaren barruko ekitaldia izango da

udal liburutegia ordenagailuak

Informatika gela berria martxan jarri dute Udal Liburutegian

16 ordenagailu berri jarri dituzte, zegoen gabezia betetze aldera

alokabide, bizigune, alokairua, hobariak

Hondasun Higiezinen Gaineko Zerga ordaintzeko diru laguntzak eska daitezke

Martxoan zehar bideratu daitezke eskaerak; etxebizitzak alokairuan jartzeagatik hobariak eskatzeko epea, berriz, ostiralean bukatzen da.

olatz mitxelena

Xanistebanak prestatzen asteartean hasiko dira

Jai batzordearen bilera 19:00etan da, Manuel Lekuona Bibliotekan

Egoera ahulean dauden Oarsoaldeko adingabeak babesteko familia bila ari dira

Lezoko Udalak eta Eudes Fundazioak babesa eman diote Baketik Fundazioaren Izeba proiektuari

Bihar hasiko da Lesoinu

Egitarau zabala prestatu du Tomas Garbizu Musika Eskolak aurten ere

Hainbat ekitaldi antolatu ditu Lau Haizetarak larunbaterako, Korrika Kulturala

Egun osoko egitaraua prestatu dute Korrikari auspoa emateko; kirola, bertsoa, kantu jira eta mintzodromoa egingo dute

Korrika aurkeztu dute Oroitzeneko ikasleek

Kantua eta dokumentala ikusita, dantzarako parada ere izan dute

Kantu koralarentzako plaza izango da Antxo asteburuan

Pasaitarra Musika Elkarteak antolatutako Musika Astearen barruan, bi kontzertu daude asteburuan; datorren astean izango du jarraipena egitarauak, ostegunetik igandera.

olatz mitxelena
Don Bosco elektronika

Don Boscoko elektronika sailekoek hiru proiektu aurkeztuko dituzte Zaragozan

Berrikuntza eta ikerketako Don Bosco Sarian hartuko dute parte ikastetxeko bost ikaslek

Donibane Eskubaloiak berdinketa oso baliagarria erdietsi du

Partidaren hasieran Maialen Fernandezen aldeko minutuko isilunea izan zen; Bera Beran jokatzen zuen gazte sanjuandar zendu berriak

olatz mitxelena
PSE-EEren hautagaitza

Sozialistek bi independente aurkeztu dituzte beren hautagaitzan

Zerrendako bigarrena Diego Leonet da, independentea eta atez atekoaren kontrako mugimenduan pertsona ezaguna; Izaskun Gomez zerrendaburuak esan duenez, "zerrendan doazen guztiak udalerriarekin konpromiso handia duten pertsonak dira".

olatz mitxelena

Proisak azken gertaeren gaineko komunikatua plazaratuko du bihar

Eraikina eraisteko eta eremua ordenazioan txertatzeko agindua eman berri du udalak

olatz mitxelena
Gehiago