Pasaiako asteburuko kirol emaitzak

Futbolean sanpedrotarra izan da asteburuan irabaztea lortu duen talde pasaitar bakarra; Areto Fubolean Donibaneko Pari Berrik irabazi du eta Pescados Ferreresek galdu; Eskubaloian garaipen sendoa erdietsi du beste behin Donibane Eskubaloiak eta Hockey-ean, banakoa lortu du Trintxerpek.

olatz mitxelena

Emakumeen futboleko zilarrezko mailan, Oarso Bidasoko derbia bihar Irunen: Mariño-Oiartzun

Oiartzuarrak dira faborito sailkapenaren bigarren postuan daudelako, irundarrak erdialdean dauden bitartean. Bihar (igandea) da norgehiagoka, 11:30ean, Ugalde-Ventas zelaian. Joaneko partidan 2-0 irabazi zuten oiartzuarrek.

oarso bidasoko hitza

Hilaren 25ean, bigarren eskuko azoka egingo dute Oiartzungo plazan, sahararren alde

Ateratako etekina El Watan elkarteari emango diote. Erabiltzen ez diren, baina egoera onean dauden gaiak utzi behar dituzte herritarrek hilaren 19tik 21era, Atez Atekoaren Informazio Bulegoan.

3D inprimagailuak doan erabiltzeko aukera izango dute eskualdeko enpresek

Don Bosco ikastetxeak eta Oarsoaldea garapen agentziak hitzarmena sinatu dute gaur, enpresek inprimagailuen teknologia erabil dezaten. Enpresek jada izena eman dezakete teknologia mota hori erabiltzeko. Horrez gain, eta otsailean eta ekainean izango dira 45 orduko ikastaroak, doan.

Oiartzun Irratiaren uhinak zabalduko dituzte, bihar, Abaraxkaren eskutik

Abaraxka Ibiltaria egitasmoaren barruan bertako partaideek bisita egingo dute herriko irratira.

'Igerilekuko erronka' antolatu dute laugarren urtez

Udal Kirol Patronatuak, Fanderiako eta Galtzarabordako kiroldegiak kudeatzen dituen Serviociorekin batera, antolatu ditu erronkak, igerilekuak sarri erabiltzen dituztenei zuzenduta. Sei erronka izango dira, distantzia errealetan oinarritutakoak.

Pasaiako EAJ herriko eragileekin bilduko da hauteskunde programa osatzeko

Webgune berria jarriko dute aurki herritarren eskura, ekarpenak jaso ahal izateko.

olatz mitxelena

Errenteria-Oreretako kirol taldeen asteburuko partidak

Touringek arerio gogorra jasoko du bihar arratsaldean Fanderian. Izan ere, Aretxabaleta liderrak egingo dio bisita.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak

Erregional Preferente mailako Allerrukoak Oriokoren aurka ariko dira larunbatean. Lezoarrak zazpigarrenak dira sailkapen taulan, Oriokoak berriz lehenak.

Zuhaitz kimaketak egiten ari da udala Lezoko hainbat gunetan

Herritarren eskaerak aintzat hartuta hasi ditu kimatze lanak udalak.

Lilatona prestatzeko lehen entrenamendua, Antxon

Gure Zumardiko kioskoan da zita, 20:00etan.

olatz mitxelena

Errenteriako kirol taldeen emaitzak (2015-01-19)

Touringek garaipen garrantzitsua lortu zuen larunbatean. Izan ere, Aretxabaleta mailako liderra menperatzea lortu zuen. Zati bakoitzean gol bana sartu zituzten gorritxoek, eta 90. minutuan sartu zuten bere gola bisitariek.

Lidergoari sendo eusten dio Donibane Eskubaloiak

23 golen aldea lortu zuten lehengo larunbatean Egiako Kataren kontra jokatutako partidan.

olatz mitxelena

Lilatona prestatzeko aukera astelehenero eta ostegunero Oiartzunen

Lilatonaren 26. edizioa martxoaren 1ean egingo dute Donostian. Entrenamenduak 19:00etan hasiko dira, Elorsoro kiroldegitik abiatuta.

Oronak 'San Juan' baleontzia babestuko du

Kabrestantea babestuko du Oronak, garai batean pisu handiak igotzeko erabiltzen zen pieza.

olatz mitxelena

Festa batzordeak bilera deitu du asteartean

Inauterien gainean mintzatuko dira besteak beste jai batordean biltzen direnak.

Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa prestatzeko etzi gelditu dira

09:00etan gelditu dira, Gurutze Santuaren plazan. Hitzorduaren helburua da otsailaren 22ko probaren ibilbidea ezagutzea.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko partidak

Antxoko futbol talde nagusiak Santurtzin du partida igandea; santurtziarrak aurretik dituzte sailkapenean, 3 puntura.

olatz mitxelena

Pasaiako EH Bilduk begi onez ikusten du aldundiak Kaiko Herrera erosteko egin duen proposamena

Koalizioak gogor gaitzetsi du EAJk eta PSE-EEk herriko biziberritzean jokatuko duten papera.

olatz mitxelena
Gehiago