Errenteria-Oreretako taldeen kirol emaitzak

Gora begira jarri da Touring, larunbatean Aloña Mendi garaituta, eta bi taldeen artean aldea zabalduta. Ereintza Aguaplastek garaipen garrantzitsua lortu du.

Sortuk espetxe politikaren kontrako elkarretaratzea deitu du biharko

Euskal preso politikoei Frantzian betetako espetxe urteak kontuan hartu eta Espainian bete beharreko zigor urteei kendu behar ote zaizkien erabakiko du bihar Espainiako Auzitegi Gorenak; erabakiak 56 presoei eragingo die.

olatz mitxelena

Nagusitasun osoz irabazi dio Pasaiak Oiartzuni

4-0 irabazi du Pasaiak Don Boscon Oiartzun taldearen kontra jokatutako partidan.

olatz mitxelena

Izarraitz taldea hartuko du gaur Donibane Eskubaloiak

18:00etan hasiko da partida Donibaneko kiroldegian; oñatiarrak sanjuandarren kontrario zuzenak dira.

olatz mitxelena

Euskal Herrian lehenengoz, mendiko lasterketen campusa egingo dute Oiartzunen

Hilaren 30etik otsailaren 1era egingo dute campusa Arritxuloko aterpetxean. Plazak mugatuak dira, ahalik eta azkarren eman behar da izena. Goi mailako mendiko lasterkariek parte hartuko dute, kirol eta osasun arloko hainbat profesionalekin batera.

Anjel Mari Elkano: "Erasoei aurre egin behar diegu, herri gisa erantzunez"

Atxiloketak salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Errenteria-Oreretan. Hasiera batean, 04/08 sumarioko auzipetuei babesa emateko deituta zegoen ekitaldia, baina atzoko operazioak aldarazi zuen. Anjel Mari Elkano eta Eusebio Lasa auzipetuak izan ziren bertan.

Urkijo, berriz ere Oiartzunen kontra hizkuntza irizpideen harira

Komunikazio eta akta ofizialak euskaraz bakarrik helarazteko erabakiari helegitea jarri dio Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak, eta auzitara eramango du udala.

Gaur arratsaldean deklaratuko du Onintza Ostolazak

Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan mobilizazioak egin dituzte polizia operazioaren kontrako jarrera agertzeko.

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko emaitzak

OKEren gizonen talde nagusiak egurra jaso du Pasaian (4-0). Emakumeen taldeak, berriz, Reocinen etxean berdindu. Areto futbolean Oiartzunen garaipen erraza.

EPLEren emaitzak (2015-01-12)

Errenteria-Oreretako pilotarien emaitzak

"Atez atekoaren inposizioaren kontra" manifestazioa deitu dute etzirako

Kontsulta loteslea eta bosgarren edukiontzia aldarrikatuko dituzte; menifestazioa 19:00etan abiatuko da Gudarien Enparantzatik

olatz mitxelena

Ligako lehen itzulia sailkapenaren buruan bukatu du Donibane Eskubaloiak

32-24 irabazi dio Aloña Mendiri, eta honenbestez, sailkapenaren lehen postuan daude arrosak, Usurbilekin puntutan berdinduta.

olatz mitxelena

Pasaiako asteburuko kirol emaitzak

Futbolean, garaipen sendoa erdietsi du Pasaiak Oiartzunen kontrako partidan; Areto Futbolean, Pescados Ferreresek ezin izan du Allerruren kontra eta eskubaloian Donibane Eskubaloiak Oñatiko Aloña Mendi taldeari irabazi dio; Hockey-en, banakoarekin konformatu behar Trintxerpekoek.

olatz mitxelena
Gehiago