
Nafarroan egingo dute txangoa, Lekarozetik Ordokira. Bidean, Legateko gailurretik eta Azpilikuetatik pasako dira. Ibilaldiak bost ordu eta erdi iraungo ditu. Bestalde, hilaren 15ean diapositiba emanaldia izango da euren egoitzan.

Petra eta Erromaren taldeek joko dute San Pedroko udal aretoan, 19:30etik aurrera.

San Pedroko udal aretoan eta Antxoko kultur etxean izango dira batzarrak, datorren astean.

Koalizioak azaldu duenez, "datozen garai berrietarako prestatzen joateko" asmoz antolatu dute hitzaldi zikloa. Hilaren 17an izango da lehenengoa, Gerardo Pisarello Proces Constituent Kataluniako taldeko kidearen eskutik. Hitzaldien ondoren hausnarketa eta eztabaida sortzea dute helburu.

Hilaren 24ean egingo dute, Ugaldetxoko auzo lokalean. Guillermo Castaños enologoa izango da ikastaroaren gidaria.

Txerrimuño Ekintza taldeak ekitaldi sorta prestatu du aurtengorako ere. Kontzertuak, antzerkia, bideo emanaldiak eta hitzaldiak antolatuko dituzte etxe okupatuan.

Lasterketa 12:00etan hasiko da, auzoko kaleetan zehar, eta bost kategoria izango dira bertan, 1999 urtetik 2008 urtera jaiotako haurrenak. Izena ematea 11:00etan hasiko da.

Jaizkibel eta Trintxer mendi taldeek prest dute irteeren egutegia; Ibaizabal ibai arroa eta Euskal Herriko bira programatu du Trintxerrek; Lapurdiko Bira eta Euskal Herriko gazteluak Jaizkibelek.

Ostiralean lau talde igoko dira Niessengo oholtza gainera: Prag, Aguirre, Gaitze eta Superdozer. Kontzertua 22:30ean hasiko da, eta sarrerak sei euro balio ditu

07:00etan izan da atxiloketa, Altzibar auzoan. Beste 15 lagun atxilotu dituzte poliziek.

Ugaldetxo Kultur Taldeak hilaren 17an jarriko ditu salgai sarrerak, 17:00etatik 19:30era, Elorsoro kiroldegian. Haurrei lehentasuna emateko eskatu dute. http://youtu.be/DH9T3FzCu8E

Laguntzak jasotzeko ezinbesteko baldintzak dira Oiartzunen erroldatua egotea, eta udal zergak egunera izatea. Gehienez, kostuaren %80 finantzatuko du udalak.

19:00etan bilduko dira, eraberritzen ari diren lokalean

Bihar egingo dute lehen jarduera, Errenteria-Oreretako Fanderiara bizikleta martxa.

Iazko esperientzia errepikatu nahi dute, eta horretarako deialdia luzatu dute hilaren 17rako. Batukadaren lehenengo entsegua egingo dute Jose Luis Caso aretoan, 17:00etatik 19:00etara.

Sortzailea aurrez aurre zikloaren baitan egingo dute topaketa, Dantza Sentsibilizazioarako proiektuaren baitan. Igor Calonge dantzari eta koreografoak A cielo raso bere konpainiarekin hilaren 25ean emango duen Pereza ikuskizunaren nondik norakoak azalduko ditu hamar egun lehenago.

Sozioekonomiaz, kultura eta euskal nortasunaz, berdintasunaz eta jasangarritasunaz ariko dira herritarrekin lau saiotan.