[Argazki galeria] Harria mugitu du Emarrik, U9an Bilbo eta Baionara deitzeko

12:30etan deitua zuten giza proba ikustera eta animoak ematera hamarnaka lagun bildu dira.

Gobernu Taldearen botoekin atera dira aurrera 2016ko aurrekontuak

EH Bilduren osoko emendakina ez dute onartu, bai ordea euren eta Pasaia Ahal Duren banakako batzuk. Donibaneko liburutegia ere izan dute aztergai.

Oiartzun ibaiaren paisaia planari, argi berdea

Hirigunea zeharkatzen duen ibai eremua "birgaitu eta biziberritzea" da planaren helburua eta horretarako 12 ekintza eta 47 garapen proposamen jaso dituzte.

Korrikalariek gabonetako nagiari aurre egingo diote, hilaren 26an, Antxon

Pasai Antxoko Gabonetako Krosaren VI. ekitaldia egingo dute hilaren 26an. Berritasun ugari ekarriko ditu, tartean Ibaiondo frontoia gune nagusi bihurtzea.

Haurren Olentzero eta Mari Domingi hilaren 23an helduko dira

Asteazkenean 17:00etan helduko dira Olentzero eta Mari Domingi Madalen Ermitara menditik abiatuta.

OKEko areto futboleko taldea

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak

Gabonetako oporrak hartu baino lehen, herri kirol taldeek partidak jokatuko dituzte asteburu honetan.

eihartze aramendia
Mariasun Landa Sariak Ainhoa Palomo

VI. Mariasun Landa sariak martxan dira

2016ko urtarrilaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dituzte Errenteriako Udalaren erregistroan lanak sariketan parte hartu nahi dutenek.

San Tomasetan baserritarrena izango da Saldise plaza

Lezoko ikastetxeetako ikasleek egindako lana ikusteko aukera ere izango da 13:00etatik aurrera beraiek egindako txorimaloak izango dira-eta Saldisen.

12 cm

12 zentimetroak, hogeigarren aldiz

Bihar inauguratuko dute erakusketaren hogeigarren ekitaldia. 170 artistaren 340 lan ikusteko aukera egongo da, tartean hogei egile turkiarrena.

Kaskarotenea Ikastolari 700 euro eman dizkiote Haurtzaroko ikasleek

"Plaza handi horiek bizitzan oso egun gutxitan tokatzen dira"

Illunben oholtza gainean izango dira bihar Alaia Martin eta Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’. Plaza berezi eta handi horretara dena ematera joango dira bi bertsolari oiartzuarrak txapela jantzi asmoz.

Kriseiluak

Kriseiluak piztuko dituzte, "erabakia argitzeko"

Hilaren 26ko ilunabarrean kriseiluen argitasunarekin Oiartzungo zerua argituko dute Gure Esku Dago-k antolatuta. 20:00etan izango da ekitaldia.

eihartze aramendia
Ander Imaz

Ander Imaz Asegarceko pilotariari elkarrizketa

"Momentuz lasai hartu nahi dut. Bi urteko kontratua egin didate eta pixkanaka profesionalen mailara ohitzea da nire asmoa"

eihartze aramendia
areto futbola

Pasaiako kirol taldeen asteburuko agenda

Pescados Ferreres Anaiak eta Jaixki AFTk Oarsoaldeko derbia jokatuko dute, areto futboleko Gipuzkoako Lehen Mailan.

Sialuk hartz txikiaren bidaia

Sialuk hartz ttikiak Oiartzun bisitatuko du

En la lona taldeak Sialuk hartz txikiaren bidaia lana taularatuko du udaletxeko areto nagusian, igandean.

eihartze aramendia

Barrutiko ekoizle eta artisauak izango dira Donibaneko San Tomas azokako protagonista

Igande goizean egingo dute azoka Donibanen, Itsas Mendi elkarteak antolatuta. Txistorra eta taloez gain, egongo da zerekin gozatu.

Lekuona

Dantzagune-Lekuonan 'irregulartasunak' salatu ditu PSE-EE-k

Dantzagune-Lekuonaren proiektuaren idazketa "baldintza oso zehatzekin" 2013an esleitu zela esandu alderdi sozialistak.

'Mari Domingiren ihesaldia', ipuin musikatu solidarioa

Emanaldia doakoa izango bada ere diru bilketa egingo dute Bekoerrotan, eta bildutakoa Caritasi emango diote behar gehien duten lezoarren artean banatzeko.

Gehiago