Alba mendia

Oiartzungo mendizale bat hil da Piriniotan

Alba mendiaren magalean topatu dute, Benasquen (Huesca).

eihartze aramendia
San Tomas

Berritasunekin dator aurtengo San Tomas

Abenduaren 21a gainean dago eta herriko eragileak udalarekin elkarlanean San Tomas egunerako dena prest dute. Aurtengoa hogeita bederatzigarrena izango da.

eihartze aramendia
Txondorraren piztuera

Arditurriko txondorra bisitatuko du igandean Oarsoirriak-ek

Txondor jaia antolatu du Oarsoirriak taldeak Errenteria-Orereta, Oiartzun, Lezo eta Pasaiako familiei begira.

Lizaso eta Mitxelena

Konpromisoaren aurpegia

Omenaldia egingo diote bihar Koxme Lizaso bertsolari, euskaltzale eta nekazariari; eskola zaharreko azkenekotako bertsolaria izanagatik, ez zuen etenik sortu.

eihartze aramendia
Izar Etxeberria, Tomas Murua garaikurra

Oiartzunen gelditu da Soinu Zahar Txapelketako garaikurra

Izar Etxeberria Arruabarrena dantzari oiartzuarrak hiru aldiz irabazi du Pasai Antxoko Alkartasuna Dantza Taldeak antolatzen duen Soinu Zahar Txapelketa.

eihartze aramendia

Iztieta-Ondartxo auzo aktibo izango da bihar

Iztieta-Ondartxo auzo aktiboa egitasmoaren barruan egun osoko egitarau kulturala prestatu dute biharko auzo horretako eragile, elkarte zein norbanakoek.

Gabonetako Elkartasun Maratoia, Gurutze Gorria laguntzeko

Hilaren 27an egingo dute elkaratsun maratoia Galtzarabordako kiroldegian Kirol patronatuak eta Serviocio enpresak antolatuta.

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak

OKE-ko Lehen Mailako taldeak Athletic hartuko du Karla Lekuona zelaian igandean.

eihartze aramendia
neguko solstizioa 2014

Alkartasunak soka dantzarekin ospatuko du neguko solstizioa

Hilaren 19an dantzatuko dute Gure Zumardian. Parte hartu nahi dutenentzako entseguak antolatu dituzte.

eh bildu

Udal gobernuaren aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztu dio EH Bilduk

Koalizioak salatu du ordezkari politikoentzako gastua igo dutela, euskara, parte hartzea eta enplegu planen kaltetan.

Irudian Lezoko puntu ilunetako bat; Eskalerrillasen bada antzeko beste bat

Puntu ilunak identifikatzeko saioa egingo dute astelehenean

Astelehenean, hilak 14, izango da Lezoko saioa 17:00etatik 19:00etara Udal Areto Nagusian.

Hondakinen bereizketan atzera pausorik ez emateko eskatu du Lezon Ondoaigea Taldeak

Beldur da Lezon Ondoaigea taldea bozketan proposatzen diren sistemak borondatezkoak eta kontrolik gabekoak izatea.

bekoz beko

Bekoz Bekok merkatu txikia egingo du igandean

Bekoz Beko elkarteak bigarren eskuko produktuak zein eurek egindakoak salduko dituzte Antxon.

Erromes Bidearen zazpigarren etapa egingo du Urdaburuk

Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Erromes Bidearen zazpigarren etapa egingo du hilaren 19an.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko agenda

Donibane Eskubaloiak bigarren postuan sailkatutako Gabaz Elgoibar jasoko du bihar. Euren aldea handitzeko aukera dute.

luzuriagako aparkalekua

Luzuriagako asfaltatze lanak direla eta, ezingo da hiru astetan aparkatu

Hilaren 14an hasiko dira egokitze lanak, urtarrilaren 4ra arte. Bitartean, aparkatzeko beste toki batzuk prestatuko ditu udalak.

Osasuna eta ondarea uztartzen dituen 'Lezoko ibilbideak' egitasmoa aurkeztu dute

Hiru ibilbide bildu dituzte gidan adin guztietako pertsonei begirakoak. Altamiran kokatzen da horietako bat eta oinez zein bizikletaz egiteko aukera ematen du. Beste biak berriz Jaizkibelen barrena egitekoak dira

Herri kirolak

Kirol Asterako proposamenak jaso nahi dituzte

Urte hasieran Kirol Astea egin zuten udalak antolatuta lehen aldiz eta izan zuen arrakasta kontuan hartuta, heldu den urterako prestatzen hasiak dira.

eihartze aramendia
Gehiago