
Hainbat jarduera antolatu dituzte San Pedron datozen asteotan, Proisako orubea izandakoa biziberritzeko.

2017ko udal aurrekontuaren proposamena aurrera ateratzeko arazorik ez luke izan behar gobernu taldeak. Hala ere, ikusi beharko oposizioak zein ekarpen egingo duen.

Orain arte Oarsoaldea eta Zuberoa lotu dituen Zazpiak Bat Egunaren berformulazioa da 7BAT17, eta senidetza indartzeaz gain, hainbat arlo jorratuko dituzte.

Beheko solairuko gela urtarrilaren 31ra arte egongo da Ikasle Gela gisa.

Oarsoarrak saria abenduaren 2an jasoko du Ibargurenek, Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean 19:00etan egingo den ekitaldi irekian.

Izen-emate epea zabalik dago jada abenduaren 23an lehiatuko den herri lasterketarako.

Preso gaixoen aldeko ekitaldia izango da abenduaren 2an.

Euskararen egunaren atarian, hainbat ekitaldi antolatu ditu Donibaneko elkarteak.

Ekintza planaren antolaketari buruz ariko dira asteazkenean, bibliotekan. Oiartzuarrei parte hartzeko deia luzatu diete.

Sofbol txapelketan bost taldek hartuko dute parte. 20:30ean sari banaketa egingo dute.

Lezon Ondo Ai Gea taldeak alkateari leporatu dio udal erregistroan sartutako bi puntuko eskaera oraindik erantzun ez izana.

Santa Zezilia zikloaren barruan emango du kontzertua andra Marik larunbatean.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna da azaroaren 25a, ostirala, eta horren harira hainbat jarduera antolatu dituzte emakume taldeek.

Herrien Astea abiatu du gaur Mikelazulok. Grezia eta Lampedusan migranteekin izandako esperientzietaz mintzatu dira ikuspegi kritikoa zabaltzeko.

Pasaiako liburutegiek LIII. Gabonetako Marrazki lehiaketa antolatu dute.

Biolentzia matxista jasaten edo jasan duten emakumeei zuzendutako tailerra da eta asteazkenero egiten dituzte saioak.

Xenpelar Sariaren kanporaketak hilaren 26an eta abenduaren 3an jokatuko dira Xenpelar Etxean. Finala berriz, Niessen Kulturguneak hartuko du abenduaren 8an.

Euskal Herriko Musika Elkarteak antolatuta, Musikalean ospatuko da aste honetan, Santa Zeziliaren omenez; Pasaian ere kalera irtengo dira musika ikasleak.

Torrekuak ateak parez pare zabalduko ditu asteburuan. Zehazki, Habian! proiektuaren barruan abiatutako Fabrika Kreaktiboa bertatik bertara ikusi eta han lanean ari diren artisauen lana zuzenean ezagutzeko aukera izango dute interesa dutenek.